Cederna Garalur bere web orrian COVID-19ari aurre egiteko egin diren neurriak bildu eta ordenean jarri ditu

Cederna Garalur Elkarteak bere web orrian sekzio berri bat ireki du, non azken asteotan Nafarroan eta estatu mailan hartu eta argitaratu diren neurriei buruzko informazioa ordenatu eta taldekatu diren.  Bertan aurkitu ahalko dira segurtasunari buruzko ohar eta araudiak, eta ekonomia suspertu eta gizarte kohesioa mantentzeko atera diren gainontzeko prestazio, laguntza, gomendioak, gidak, eta abar.

Alarma garai honek erakunde publikoen aldetik erantzun bizia sortu du.  Maila ezberdinetan neurri aunitz hartu dituzte egoerari aurre egiteko.  Web orriaren helburua Nafarroako Mendialdeko eragile publiko eta pribatuei, eta baita hiritarrei ere, neurri mataza honetan orientatzeko laguntza eskaintzea da, interesatzen zaizkien laguntza eta neurriei buruzko informazio aurkitzeko prozesua erraztuz.

Cederna Garalurrek web hau ere bere lan-taldearentzat kudeaketa tresna izan dadin ere nahi du, honela  laguntza eta informazio gerturatuko zaizkien eragileei hobeto lagundu ahal izateko.

Sekzioak gaztelerazko eta euskarazko bertsioak ditu, eta gure lan taldeak eguneratu egingo du neurri gehiago argitaratu ahala. Helbidea honako hau da: www.cederna.eu/covid19

Por | 2020-05-08T12:09:44+00:00 mayo 8th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur bere web orrian COVID-19ari aurre egiteko egin diren neurriak bildu eta ordenean jarri ditu