La Caixaren «InnovaSocial» programak Cederna Garalur Elkartearen ekintzailetza sustatzeko programa finantzatzen du.

  • Laguntza 30.000 €-koa da.
  • «Innova Social» programa la Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren finantziazioa dauka.

La Caixaren Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak bultzatzen duten «Innova Social» programaren laugarren edizioan, Cederna Garalur Elkarteak 30.000 euroko laguntza jaso du bere proiektua finantzatzeko: «Nafarroako Mendialdeko ekintzailetza babestea eta sustatzea, despopulazioari aurre egiteko tresna gisa».

Horrela, elkarteak finantza-laguntza berri bat lortu du ekintzailetzari laguntzeko zerbitzurako. Cederna Garalur Elkartearentzat zerbitzu hori funtsezkoa da Nafarroako Mendialdeko ekonomia-ehuna indartzeko eta, horrekin batera, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sendotzeko, despopulazioa saiheste aldera.

2020an, eta COVIDek sortutako lan-baldintzak gorabehera, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ekintzailetza bultzatzeko eta sustatzeko ekintzak indartzearen aldeko apustua egin du, banakakoari bideratutako aholkularitza edo online izapideak egiteko ziurtagiri digitalaren kudeaketa barne. Ildo horretan, garrantzitsua da nabarmentzea elkarteak autonomoei eman nahi dien laguntza COVIDen laguntzak eskatzeko. Eginkizun horretan jardungo dute erakundeko teknikariek, baita garapen-eragileek eta teknikari adituek ere. Elkartearen web-orrialdean laguntzen kudeaketan eta, oro har, ekintzailetza sustatzen lan egiten duten guztien kontaktuak jaso ditugu.

«Innova Social» programa la Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren baterako finantziazioa dauka. 2020ko deialdiak 2 milioi euroko zuzkidura du, eta Cederna Garalur Elkartearenaz gain, gizarte arloko beste 42 proiektu finantzatuko dira.

Por | 2021-01-11T10:02:42+00:00 junio 3rd, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en La Caixaren «InnovaSocial» programak Cederna Garalur Elkartearen ekintzailetza sustatzeko programa finantzatzen du.