Nafarroako Gobernuak Erronkarin proposamena aurkeztu du 2021ean Ibarrean zuntz optikoa zabaltzeko.

  • Bilera Cederna Garalur Elkarteak eta Erronkari Ibarreko Batzarrak antolatu zuten, eta Erronkari Ibarreko zazpi udalerrietako ordezkariek parte hartu zuten.

Joan den ekainaren 15ean, Nafarroako Gobernuak proposamen bat aurkeztu zien Erronkari Ibarreko udalei, zuntz optikoaren bidez abiadura handiko banda zabala ibar osoan zabaltzeko.

Bilera Cederna Garalur Elkarteak eta Erronkari Ibarreko Batzarrak antolatu zuten. Bertan izan ziren: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Bidankoze, Burgi eta Gardeko ordezkariak; Cederna Garalur Elkarteko teknikariak; Nasertic-eko eta Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiko langileak; eta Guzman Garmendia, Nafarroako Gobernuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.

Aurkezpenean, Guzman Garmendiak behin eta berriz nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuaren helburu estrategikoetako bat dela Pirinio osoan zuntz optikoaren hedapena osatzea, Erronkari Ibarrean barne. Gaur egun abiadura handiko banda zabaletik bakartuta geratzen da ibarra.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak Erronkari Ibarra Itzaltzun lehendik dagoen zuntz optikoaren adarrarekin lurpeko kanalizazioaren bidez lotzea proposatzen du. Instalatutako hodiak operadoreen zuntz optikoaren sareak hedatzea erraztuko du, dagoeneko Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretan gertatzen ari den moduan.

Adar hori Erronkarira iristen den arren, Guzman Garmendiak esan zien bertaratutakoei Nafarroako Gobernua harremanetan dagoela beren sareak Burgin, Garden eta Bidankozen hedatuko dituztela ziurtatu duten hainbat operadorerekin. Horrela, ekimen pribatuak osatuko luke banda zabala ibar osoan hedatzea.

Nafarroako Gobernuaren kalkuluen arabera, lanak 10 hilabeteko epean amaitu daitezke; horrela, zuntz optikoaren operadoreak beren zerbitzuak 2021eko bigarren erdian emateko moduan egonen dira.

Nafarroako Gobernuak, bere proposamenean, obra udalekin batera finantzatu nahi du; udalek obren kostu osoaren %20 hartuko lukete beren gain. Horren truke, toki-erakundeak instalatutako hodien %20aren jabe izanen dira. Ehuneko hori interesa duten operadoreei alokatu edo utzi ahal izanen diete, banda zabaleko zerbitzuen hedapena gehiago erraztuz.

Proposamena aurkeztuta, udalek barne-bilerak egitea aurreikusi dute, banda zabala hedatzeko beste teknologia batzuk aztertzeko, ikuspuntu tekniko eta ekonomiko batetik, baita eginen diren obren kostu ekonomikoa nola banatu aztertzeko ere.

Erronkari Ibarreko udalek datozen asteotan baieztatuko dute beren erabakia.

Abiadura handiko banda zabaleko azpiegiturak estrategikoak dira landa-eremua despopula ez dadin; izan ere, hainbat zerbitzu hurbiltzen dituzte (administrazio elektronikoa, hezkuntza eta osasuna, besteak beste), eta, aldi berean, telelana eta enpresa berriak erakartzea bultzatzen dute. Hori dela-eta, 2019-2023 legegintzaldian, Cederna Garalur Elkarteak Banda Zabaleko Lantaldea sortu du, toki-erakundeei gai horri buruzko informazioa emateko, eta gai horri buruzko esperientziak eta ezagutza besterentzen laguntzeko.

Argibide gehiago:

  • Lorea Jamar. Cederna Garalur Elkarteko IKTBetako teknikaria. : 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
  • Andrea R. Goñi. Pirinioak suspertzeko eragilea – Cederna Garalur. : 610187102. Posta elektronikoa: pirineo@cederna.es
  • Idoia F. Napal. Cederna Garalur Elkarteko Erronkari-Zaraitzuko tokiko garapen-eragilea. : 607678342. Posta elektronikoa: roncal-salazar@cederna.es

 

Por | 2020-06-18T12:31:46+00:00 junio 18th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Gobernuak Erronkarin proposamena aurkeztu du 2021ean Ibarrean zuntz optikoa zabaltzeko.