Asteburu honetan ezagutu Ederbidea Bidasoako Natura Bideko martxa nordikoko maratoiaren bidez.

  • Antolatzaileek martxa nordikoaren hastapen-ikastaro bat programatu du abuztuaren 15ean, eta maratoia eta maratoi-erdia abuztuaren 16an.
  • Maratoiek Cederna Garalur Elkartearen laguntza dute Uraren Bailarak ekimenaren bidez, eta Sunbillako eta Doneztebeko udalen babesarekin.

Asteburu honetan, martxa nordikoko bi maratoik Bidasoako Natura Bidea ibiliko dute. Ekintzak adin guztiei zabalik daude.

Hasteko, abuztuaren 15ean, larunbatean, herri-irteera bat eginen da. Izen-emateak 9:00etan eginen dira Doneztebeko Inzakardi parkean; bertan, mediku-kontrol bat pasatuko da.  10:15ean martxa nordikoari buruzko hastapen ikastaro txiki bat emanen da, Xabier Medinak emana. Ondoren, 11:00etan, lehiaz kanpoko ibilbide bat eginen da. Izen-emateak 10 €-ko kostua du eta jasotako diru guztia Nafarroako ANELA Elkartearentzat (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartea) izanen da. Gainera, arratsaldean, «Martxa nordikoari eta COVID-19ari aplikatutako arnasketa eta psikologia”ri buruzko hitzaldia emanen da.

Hilaren 16an (igandea), lehiaketako bi martxa nordiko lehiaketa programatu dira. 42,195 Km-ko maratoia Doneztebetik irtengo da 7:30ean. Aurrez, partaideek dortsalak jaso eta nahitaezkoa mediku-kontrola pasa beharko dute.  9:30ean 21,097 km-ko maratoi-erdia abiatuko da, eta 14:30ean sari-banaketa eginen da maila guztietan. Antolatzaileek sari banaketa kategoria guztietan igandean eginen du, hilaren 16an, 14:30ean, Donezteben.

Probetarako, helbide honetan eman daiteka izena: www.herrikrosa.eus

Martxa nordikoko maratoia Ttuku Ttuku Ipar Martxak eta Corriendo por el Mundo elkarteak antolatu dute, eta Doneztebeko eta Sunbillako Udalek, Cederna Garalur Elkarteak eta Uraren Bailarakek eta Lacturalek babesten dute.

‘Ederbidea’ mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da, Europar Batasuneko EGEF – Eskualde Garapeneko Europako Funtsak Interreg POCTEFA VA programaren bitartez batera finantzatua. EDERBIDEAren helburua mugikortasun iraunkorreko eredu bat sustatzea da, mugaz gaindiko bizikleta-ibilbide bat sortuz, Iruñea, Donostia eta Baiona lotuz Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeetako bide eta bide berdeen bidez.

Argibide gehiagorako:

Por | 2020-08-13T08:34:32+00:00 agosto 13th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Asteburu honetan ezagutu Ederbidea Bidasoako Natura Bideko martxa nordikoko maratoiaren bidez.