“Los Jabones de Montse”ren aurkezpena Agoitzen, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin

  • Elkarteak aholkularitza eman dio Monste Bueno sustatzaileari bere negozioa abian jartzeko faseetan; negozioak 2014-2020 aldirako LGPren laguntzak jaso ditu.

Gaur goizean, “Los Jabones de Montse” establezimenduaren irekiera ekitaldi ofiziala egin da Agoitzen. Ekitaldian izan dira Itziar Gomez (Landa Garapeneko kontseilaria), Angel Martín Unzué (Agoizko alkatea), Ibon Mimentza (Cederna Garalur Elkarteko kudeatzailea) eta Carlos García (Pirinioaurreko Arroen TGE).

‘Los Jabones de Montse’ eskuz landutako xaboi natural ekologikoak egiten dituen enpresa da. Enpresaren arduradunak, Montse Buenos, bere bizia iraultzea erabaki zuen. Bere esperientzia profesionala (ingeniari agronomoa da eta 14 urtez jardun zuen Administrazioan klimatologia-arduradun gisa) baliagarria gertatu zitzaion proiektu profesional berri, ingurumenarekiko jasangarri eta landa eremuan kokatutako proiektu baten alde egiteko.

Bere negozioa martxan jartzeko, Montse Buenok Cederna Garalur Elkartearen aholkularitza teknikoa jaso zuen negozio-ideia aztertzeko, bideragarritasun-azterketa egiteko eta prestakuntza-ekintzak egiteko. Horrez gain, ‘Los Jabones de Montse’ 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren laguntzak jaso ditu, Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunaren LGENFren funtsek batera finantzaturik.

‘Los Jabones de Montse’ horren guztiaren emaitza da.  Montse Buenok Agoitzen duen bulegotik 18 xaboi-mota saltzen ditu; horietako asko sustatzaile horrek duen baratze ekologikoko landareekin eginak dira, eta Europa mailan erregistratuta daude. Agoizko fabrikaz gain, ‘Los Jabones de Montse’ artisautza-azoketan saltzen dira. Online denda bat ere badu (losjabonesdemontse.com), eta sare sozialetan oso aktiboa da.

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, “Los Jabones de Montse” enpresak agerian uzten ditu landa-eremuak negozio jasangarri berritzaileei heltzeko ematen dituen aukerak, kualifikazio tekniko handiko ekintzaileen belaunaldi berriak (batez ere emakumeak) erakartzeko.

Informazio gehiago:

Por | 2020-12-22T08:21:21+00:00 diciembre 22nd, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en “Los Jabones de Montse”ren aurkezpena Agoitzen, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin