Cederna Garalur Elkarteak “Jakiak ehuntzen” proiektua aurkeztu du jardunaldi parte-hartzaile batzuetan.

  • JAKIAK EHUNTZEN: aldaketarako proposamena Zangozako Merindadearentzat. Elikagaien inguruko lurraldetasun-proiektu bat.
  • Saioak martxoaren lehen hamabostaldian eginen dira, eta Zangozako Merindadeko nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztiei zabalik daude (Zangozerria, Pirinioaurrea eta Pirinioetako eskualdeak).
  • “Jakiak ehuntzen” Cederna Garalur Elkartea buru duen proiektu bat da, eta Nina Carasso fundazioaren baterako finantziazioa dauka.

 Martxoko lehen hamabostaldirako parte hartzeko hainbat saio programatu ditu Cederna Garalur Elkarteak “Jakiak ehuntzen: Zangozako Merindadean Elikadura Gobernantza-eredu bat eraikiz” proiektuaren lehenengo ondorioen berri emateko.

Jardunaldiak leku, egun eta ordu hauetan eginen dira: Agoizko Aurelio Leon aretoan, martxoaren 10ean, 18:30ean; Oibarko Alvaro Aldunate Auditoriumean, martxoaren 11n, 18:00etan; Erronkariko eta Zaraitzuko batzarren egoitzetan, martxoaren 12an, 12:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren; Aezkoa Ibarreko Batzar Etxean, Ariben, martxoaren 17an, 12:30ean; eta azkenik, Aurizko Kultur Etxean, martxoaren 17an, 18:30ean.

Saio horien helburua “Jakiak ehuntzen” proiektuaren barnean egindako diagnostikoaren atariko emaitzak aurkeztea da. Horri esker, Zangozako Merindadeko nekazaritzako elikagaien sistemaren errealitatearen ikuspegi eguneratua lortu da. Gainera, hemendik aurrera estrategia bat definitu eta ekintza-plan bat adostu nahi da, lurraldeari lotutako nekazaritzako elikagaien gobernantza-sareak garatu ahal izateko eta, horrela, tokiko produktuen eskaintza handitzeko.

Saioak tokiko erakundeei, nekazariei, nekazaritzako elikagaien eskulangintzako industriei, elikagaiak banatzen dituzten enpresei, kalez kaleko merkataritzari, merkataritza- eta turismo-sektoreei, kontsumo-taldeei, guraso-elkarteei, nekazaritza-sindikatuei eta gobernuz kanpoko erakundeei, eta  herritarren elkarteei zuzenduta daude.

“Jakiak ehuntzen, Zangozako Merindadean elikadura-gobernantzaren eredu bat eraikiz” Cederna Garalur buru duen proiektua da, eta orain arte 25 erakunde publikok eta pribatuk sustatu dute. Proiektu honen helburua tokiko elikadura-ekosistema bat garatzea da, Zangozako Merindadean nekazaritzako elikagaiak banatzeko sare bat egituratzeko. Merindadeak bere baitan biltzen ditu Zangozerria, Pirinioaurrea eta Pirinioetako haranak.

Proiektuari 18 hilabeteko iraupena aurreikusten zaio, Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren baterako finantziazioa du, eta 22.000 €-ko dirulaguntza.

Cederna Garalur Elkarteaz gain, Orreaga, Auritz, Erroibar, Orbaizeta, Garralda, Esteribar, Luzaide, Agoitz, Urrotz, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatu, Irunberri, Jaurrieta, Otsagabia, Ezkaroze, Zaraitzuko Espartza, Orontze, Burgi eta Uztarrozeko udalek parte hartu dute, baita Aezkoako eta Erronkariko Batzar nagusiak eta Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Iratiko Hondakinen Mankomunitateak, Zangozaldeko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Arterra Bizimodu elkarteak.

 

Argibide gehiagorako:

  • Andrea R. Goñi. : 610187102. Posta elektronikoa: pirineo@cederna.es
  • Egunen eta herrien zerrenda:
    • Martxoaren 10a. Agoitz. Aurelio Leon aretoa. 18:30.
    • Martxoaren 11. Oibar. Alvaro Aldunate Auditoriuma. 18:00.
    • Martxoaren 12a. Erronkari. Ibarreko Batzarra. 12:30.
    • Martxoaren 12a. Ezkaroze. Ibarreko Etxea. 18:30.
    • Martxoaren 17a. Aribe. Ibarreko Etxea. 12:30.
    • Martxoaren 20a. Auritz. Kultura Etxea. 18:30.

Por | 2021-03-04T12:57:03+00:00 marzo 4th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak “Jakiak ehuntzen” proiektua aurkeztu du jardunaldi parte-hartzaile batzuetan.