Cederna Garalur Elkarteak 27 enpresa sortzen lagundu du Nafarroako Mendialdean 2021eko lehen hiruhilekoan.

  • Enpresa horiek beraiekin ekarri dute 29 lanpostu berri sortzea.
  • Horrez gain, Elkarteak aholkua eman die 69 ekintzaileri, eta 7 prestakuntza-lantegi eman ditu.

Cederna Garalur Elkarteak, 2021eko lehen hiruhilekoan, 69 ekintzaileri laguntza eta aholkua eman die; 33 emakume eta 36 gizon. Horri esker, Nafarroako Mendialdean 27 enpresa jarri dira abian, eta 29 lanpostu sortu dira.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 26 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 1 sozietate mugatu gisa.

Elkarteak oso positibo baloratu du ekimen pribatuek lehen hiruhileko honetan izan duten gorakada, COVID-19aren pandemiak eragindako ziurgabetasuna eta krisi ekonomikoa gorabehera. Elkartearen iritziz hainbat dira enpresa-proiektuen gorakadan eragin duten alderdiak: batetik, iaz geldi geratu ziren proiektuak abiaraztea erabaki duten pertsonak; pandemiaren ondorioz langabezian geratu diren pertsonak (behartuta egon dira ekintzailetza beren gain hartzera); eta une hori aprobetxatzea eta beren enpresa-proiektua abian jartzeko ametsa gauzatzea erabaki dutenak.

Ekintzailetza babesteko beste zerbitzu batzuk

 Bestalde, 2021eko martxora arte, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 47 enpresari (29 emakume eta 18 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 54 enpresari ere (27 emakume eta 27 gizon).

 Halaber, Ekintzailetzari buruzko mahai bat egin da, hiru lantegi “Autoenplegua; enplegurako aukera bat” gai hartuta, eta ekintzailetzari laguntza emateko 19 foro edo topaketatan parte hartu dugu.

 Horrez gain, 7 tutoretza eman dira online Nafarroako Mendialdeko hainbat eskualdetako ekintzaileei eta autonomoei bideratuta. Elkarteak, egoera aldatzen ez den bitartean, prestakuntza-modalitate horrekin jarraitzea aurreikusi du. 

Aholkularitza- eta prestakuntza-jarduera horiek gure Elkarteak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Banku Fundazioak InnovaSocial programaren bidez kofinantzatzen duten Nafarroa Ekintzailea sarearen barruan ekintzailetza babesteko ematen dituen zerbitzuen parte dira.

Por | 2021-04-20T06:40:30+00:00 abril 20th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 27 enpresa sortzen lagundu du Nafarroako Mendialdean 2021eko lehen hiruhilekoan.