- Interesdunek mezu bat bidali beharko dute energia aurrezteko trikimailuak azaltzeko, posta elektronikoz edo elkartearen facebookaren bidez.
- Lehiaketa uztailaren 15era arte egonen da zabalik, eta parte-hartzaileen artean eguzki-kargagailu bat zozkatuko da.
Cederna Garalur Elkarteak, TEDER Elkarteak eta Erdialdea Garatzeko Partzuergoak “Eta zuk, zer egiten duzu energia aurrezteko?” lehiaketa antolatu dute. Helburua da herritarrak dirua aurrezteko eta energia-efizientzia hobetzeko neurriak hartzeari buruz sentsibilizatzea.
Interesdunek parte hartu ahal izanen dute Cederna Garalur Elkartearen Facebooken bidez edo infoenergia@cederna.es helbidera mezu elektroniko bat idatzita. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute energia aurrezteko erabiltzen dituzten trikimailuak azaltzeko. Bidalitako proposamenek #IraunkortasunaCG traolarekin hasi beharko dute. Lehiaketa zabalik egonen da heldu den uztailaren 15era arte.
Cederna Garalur Elkarteak eguzki-kargagailu bat zozketatuko du parte-hartzaile guztien artean.
Jarduera hori “Landa-iraunkortasuna” izeneko lankidetza-proiektuaren barnean txertatzen da. Proiektu horretan, TEDER Elkarteak, Erdialdea Garatzeko Partzuergoak eta Cederna Garalur Elkarteak parte hartzen dute. Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuta, “Landa-iraunkortasuna” proiektuaren helburua Nafarroako Mendialdeko tokiko erakundeak eta herritarrak energia aurrezteko neurriak ezartzearen inguruan sentsibilizatzea da, energia-efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.
Esku hartzeko: hasi testua #IraunkortasunaCG traolarekin eta idatzi hona:
- Facebook: https://www.facebook.com/Cederna-Garalur-229610480416917/
- Posta elektronikoa: infoenergia@cederna.es
Argibide gehiagorako:
- Nahikari Uriarte. nuriarte@cederna.es
- Lehiaketaren oinarriak