Cederna Garalur Elkarteak Pirinioetako enplegu-poltsa garatu du.

  • Nafarroako Gobernuak finantzatzen du Pirinioetako Planaren bidez, eta poltsa lantzen Cederna Garalur Elkartea, Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusia, GuPirinioa eta Lursarea ari dira lankidetzan.
  • Online dago eskuragarri, eta Pirinioetako lan-eskaintzak zabaltzeko eta gure enpresen arteko harremana errazteko doako zerbitzua da.

Pirinioetako Planak beste urrats bat eman du gure eskualdeko enpresa-sarea indartzeko erronkan; horretarako, Pirinioetako Enplegu Plataforma aurkeztu du, Pirinioetan enplegua eskatzen dutenentzat eta Pirinioetako enpresentzat doako zerbitzu berria.

Online dago eskuragarri, empleo.gupirinioa.eus helbidean, plataforma horrek bi helburu ditu: batetik, gure lurraldean aktibo dauden lan-eskaintzak zabaltzea eta langileak erakartzea; eta, bestetik, Pirinioetako enpresen arteko harremana eta elkar ezagutzea erraztea. Horrela, enplegua sustatu eta gure lurraldeko enpresen arteko lankidetza indartu nahi da.

Poltsa berri horrek aukera ematen du:

  • Langileak behar dituzten enpresen lan-eskaintzak argitaratu eta zabaldu.
  • Argitara emandako eskaintzetarako hautagaien CVak jaso.
  • Enpresen arteko harremanetarako taula gisa, haien zerbitzuak beste enpresa batzuentzat erabilgarri daudela argitaratzea, eta, alderantziz, beste enpresa batzuen zerbitzuak eskatu.
  • Nahi duten pertsonei gure lurraldean aktibo dauden enplegu-eskaintzen zerrenda eguneratua bidali.

Zerbitzu hori doakoa da, eta enpresek gaurgero alta eman diezaiekete haien eskaintzei eta zerbitzuei plataforman bertan erregistratuta, edo empleopirineo@cederna.es helbidera mezu bat idatzita, emango zaien inprimakia beteta.

Horrela, Pirinioetako Mahaiak Pirinioetako enpresek behin eta berriro egiten duten eskari bati erantzuten dio: haien lan-eskaintzak zabaltzea eta langileak kontratatzea erraztuko duen tresna bat izateko premia, baita Pirinioetako enpresen arteko harremana izatea ere, zerbitzuak trukatzeko.

Pirinioetako enplegu-poltsa Pirinioetako Mahaiko Ekintzailetza Lantaldearen ekimena da. Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du, Pirinioetako Planaren barnean. Cederna Garalur Elkartea arduratu da proiektuaren garapen teknikoaz, Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiarekin, GuPirinioarekin eta Lursarearekin lankidetzan.

Informazio gehiago:

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-gerentea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
  • Lorea Jamar Cederna Garalur Elkartearen Teknologia Berrien teknikaria. Telefonoa: Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
Por | 2021-07-15T08:50:37+00:00 julio 26th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Pirinioetako enplegu-poltsa garatu du.