Ekintzailetza sendotu egin da Nafarroako Mendialdean.

  • Cederna Garalur Elkarteak 129 ekintzaile babesten ditu; horiek 2021eko lehen seihilekoan 50 enpresa martxan jarri dituzte Nafarroako Mendialdean.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 50 enpresa sortzen lagundu du 2021eko lehen seihilekoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak batera finantzatutako Nafarroa Ekintzailea Sareko bazkide gisa ematen dituen ekintzailetza laguntzeko zerbitzuen barruan.

Zehazki, 129 ekintzaileri (62 emakume eta 67 gizon) eman die laguntza eta aholkularitza; horiek 50 enpresa jarri dituzte martxan eta 52 lanpostu sortu dituzte.

COVID-19aren pandemiaren ondorioz ziurgabetasuna eta krisi ekonomikoa bizitzen ari garen arren, urtea oso positiboa gertatzen ari da Nafarroako Mendialdean abian jarritako ekintzailetza-ekimenei dagokienez; izan ere, 2019ko lehen seihilekoaren zifrak gainditu dira, pandemia iritsi aurreko urtekoak, alegia.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 49 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 1 sozietate mugatu gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Lehenengo seihilekoan, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 59 enpresari (36 emakume eta 23 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 73 enpresari ere (36 emakume eta 37 gizon).

Dagoeneko eratuta dauden enpresa horien laguntza- eta aholkularitza-eskaerak nabarmen egin du gora, ekintzailetza-ekimen berriek bezalaxe. Covid-19ak eragindako geldialdi- eta krisi-egoerak eraginda, enpresa askok laguntza eta aholkularitza behar izan dute beren jarduera dibertsifikatzeko, sustatzeko eta, batez ere, laguntzak bilatzeko eta izapidetzeko.

Halaber, Ekintzailetzari buruzko bi mahai egin dira, lau lantegi (“Autoenplegua; enplegurako aukera bat” gai hartuta), eta ekintzailetzari laguntza emateko 41 foro edo topaketatan parte hartu dugu.

Horiez gain, ekintzaileei eta autonomoei bideratutako 11 tutorial eman dira, modu telematikoan.

Urtean zehar, Nafarroako Mendialdeko beste eskualde batzuetan lantegiak eta tutoretzak ematea aurreikusi da.

Por | 2021-07-22T07:04:02+00:00 julio 22nd, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Ekintzailetza sendotu egin da Nafarroako Mendialdean.