Zabalik jarraitzen du “Eta zuk, zer egiten duzu energia aurrezteko?” lehiaketa

  • “Landa Iraunkortasuna” proiektuko bazkideek ekarpenak aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 30era arte luzatu dute.
  • Parte-hartzaileen artean eguzki-kargagailu bat zozketatuko da.

Abuztuaren 30era arte egonen da zabalik “Eta zuk, zer egiten duzu energia aurrezteko?” izeneko lehiaketa. Jarduera horrek, “Landa Iraunkortasuna” proiektuaren bidez sustatuak, herritarrak gonbidatzen ditu gure energia-kontsumoa murrizteko eta gure baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko etxetik, lanetik edo aisialditik egunero egin ditzakegun ekintzei buruz hausnartzera.

Interesdunek parte hartu ahal izanen dute Cederna Garalur Elkartearen Facebooken bidez edo nuriarte@cederna.es helbidera mezu elektroniko bat idatzita. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute energia aurrezteko erabiltzen dituzten trikimailuak azaltzeko. Bidalitako proposamenek #JasangarritasunaCG traolarekin hasi beharko dute. Lehiaketa zabalik egonen da heldu den abuztuaren 30era arte.

Cederna Garalur Elkarteak eguzki-kargagailu bat zozketatuko du parte-hartzaile guztien artean.

Jarduera hori “Landa-iraunkortasuna” izeneko lankidetza-proiektuaren barnean txertatzen da. Proiektu horretan, TEDER Elkarteak, Erdialdea Garatzeko Partzuergoak eta Cederna Garalur Elkarteak parte hartzen dute. Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuta, “Landa-iraunkortasuna” proiektuaren helburua Nafarroako Mendialdeko tokiko erakundeak eta herritarrak energia aurrezteko neurriak ezartzearen inguruan sentsibilizatzea da, energia-efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.

 Esku hartzeko: hasi testua #IraunkortasunaCG traolarekin eta idatzi hona:

Argibide gehiagorako:

  • Nahikari Uriarte. nuriarte@cederna.es
Por | 2021-08-03T08:23:52+00:00 agosto 3rd, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Zabalik jarraitzen du “Eta zuk, zer egiten duzu energia aurrezteko?” lehiaketa