62 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen Landa Garapenerako Programaren 2014-2020 aldirako azken deialdiko laguntzetara

  • Aurkeztutako proiektuetatik 16 ekoizpenekoak dira eta 46 ez-ekoizpenekoak.
  • Emandako laguntza 1,4 M €-tik gorakoa izanen da, eta 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuko da batera.

Tokiko garapenerako 62 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen Nafarroako Mendialdeko 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bosgarren eta azken deialdira. Emakida-fasea gainditu ondoren, hautatutako proiektuek 1,4 M €-tik zertxobait gehiagoko laguntza globala jasoko dute.

Proiektu guztien artean, ia % 26 Nafarroako Mendialdeko enpresenak dira, eta % 74, hau da, 46 proiektu, toki-erakundeenak eta elkarteenak dira, helburua nagusia izanik Nafarroako Mendialdeko zerbitzu publikoen sarea hobetzea. Guztira, ekimen guztien hasierako inbertsioa 7 milioi eurotik gorakoa da.

Hauxe izan da Nafarroako Mendialdeko LGParen 2014-2020 aldiko azken deialdia.  Elkarteak hurrengo deialdia 2023aren hasieran argitaratzea espero du, 2024-2027 Tokiko Garapenerako Estrategia onartu ondoren.

Nafarroako Mendialdeko Landa Garapenerako Programa Nafarroako Gobernuak eta EBko LGENF funtsek finantzatzen dute batera, 2014-2020 aldirako Nafarroako LGPko 19.02 “LEADER” neurriaren bidez.

Argibide gehiagorako:  

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. : 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. :  948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
Por | 2021-12-29T08:06:27+00:00 diciembre 29th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en 62 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen Landa Garapenerako Programaren 2014-2020 aldirako azken deialdiko laguntzetara