“Etorkizunera zabalik”, Cederna Garalurren apustua landa-negozioen erreleboa bultzatzeko.

  • Proiektuak negozioen erreleboa balioesten du ekintzailetzaren alternatiba gisa.
  • Horretarako, Nafarroako Mendialdean errelebo-egoeran dauden negozioen berri emango da, hauen bideragarritasun ekonomikoa aztertuz.
  • Komunikazio-kanpaina «Hartu Lekukoa- Relevo Generacional» proiektuaren barruan kokatzen da, 2014-2020 Landa Garapenerako Programak finantzatzen duena.

Abrimos al futuro-Etorkizunera zabalik» leloarekin, eta landa-ekintzailetzaren alternatiba gisa, Cederna Garalur Elkarteak kanpaina bat abiarazi du negozioetan ematen diren belaunaldien arteko erreleboa aurkezteko.

Elkartea hasi da jada errelebo edo transferentzia egoeran dauden landa-negozio txikiak identifikatzen eta erakartzen; eta, aldi berean, hurrengo hilabeteetan areagotu egingo da negozio horiek bere gain hartzen dituzten ekintzaileen bilaketa.

Erreleboa errazteko asmoz, Elkarteak negozioaren azterketa bat eskaintzen du, bi ikuspuntutatik: jardueraren arduradunarena, eta jarduera hartu nahi duenarena. Elkarteak espero du negozioaren baldintzak zenbaki errealekin ezagutzeak aldeen arteko negoziazioa eta erreleboa erraztuko dituela.

Gainera, Cederna Garalurrek errelebo guztien artean hiru kasu hautatzea aurreikusi du, eta horiei marketin eta komunikazioko prestakuntza osagarria eskainiko zaie.

Bestalde, bi aldeen arteko harremana errazteko, Elkarteak Nafarroako Mendialdeko hainbat tokitan erreleboa behar duten negozioak aurkezteko hainbat jardunaldi antolatuko ditu. Jardunaldiei itxiera emateko Foru Erkidegoko ekintzaile guztiei zuzendutako jardunaldi nagusi bat egongo da.

Ekintza horien bidez, Elkarteak landa-eremuko negozio txikien itxiera geldiarazten lagundu nahi du, haien bideragarritasun ekonomikoa eta bezeroekin sortzen den hurbiltasuna eta konfiantza azpimarratuz. Izan ere, Cederna Galalurrek azpimarratzen duen bezala, «Arduradunen zahartzeak, familia-erreleborik ezak, kontsumo-ohituren aldaketak, eta merkataritza-zentroen edo market place-en lehiak, besteak beste, arriskuan jartzen dituzte landa-eremuko negozio txikiak. Negozio txikien desagertzearekin batera, zerbitzuez eta lanez gain, bizitza eta alaitasuna ere desagertzen dira gure herrietan.

Ekintza horiek Cederna Garalurrek sustatutako «Hartu Lekukoak-Relevo Generacional» proiektuaren parte dira, eta Nafarroako Gobernuak eta Europako LGENF funtsek finantzatzen dituzte, 2014-2020 aldirako LGP Programaren bidez.

Informazio gehiago:

Por | 2022-02-07T11:41:50+00:00 febrero 7th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en “Etorkizunera zabalik”, Cederna Garalurren apustua landa-negozioen erreleboa bultzatzeko.