Cederna Garalurrek bertako produktuak erosteko kanpaina abiarazi du «Etxean, etxekoa» lelopean

  • Nafarroako Mendialdeko 100 saltokik baino gehiagok eman dute izena ekimenean
  • Produktuak etiketatzearen helburua da lehen sektorearen lana aitortzea eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzea.

Gure herrietan lehen sektoreari bultzada bat emateko helburuarekin diseinatutako estrategia apirilean eta maiatzean zehar jarriko da martxan. Nafarroako Mendialdeko lehen sektorea kontsumitzailearengana hurbiltzea helburu duen komunikazio-kanpaina honetan, tokiko produktuak erdigunean jarriko dira. Horretarako, bertako produktuak identifikatzeko «Etxean, etxekoa/En casa, lo de casa» etiketa erabiliko da.

Eremu geografikoko 100 saltokik bat egin dute bertako produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenarekin, gure erkidegoan berriz inbertituz eta lehen sektorearen lana eskertuz. Kanpaina honek bi fase izango ditu.

Herriko saltokiek apirilean emango diote hasiera kanpainari, saltokiak poster, pegatina eta etiketekin apainduko dira tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Gainera, produktu horiek erosten dutenei, kotoi organikoz egindako erosketa-poltsa bat oparituko zaie.

Maiatzean tokiko establezimenduek jasoko dute lekukoa. Lehen sektorearen errebalorizazio-kanpaina sustatzen jarraitzeko, posterrak, pegatina identifikagarriak eta etiketatutako godaletak zabalduko dira.

Ekintza horien bitartez, Cederna Garalurrek herritarrak kontzientziatu nahi ditu herrietako dendetan tokiko produktuak kontsumitzeak dituen onurez.

“Lehen Sektorearen Balorizazioa” izeneko proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsen finantziazioa jasotzen du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) bidez.

Informazio gehiago:

 

 

Por | 2022-04-08T12:06:02+00:00 abril 8th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek bertako produktuak erosteko kanpaina abiarazi du «Etxean, etxekoa» lelopean