“Etxean, etxekoa”: tokiko merkataritzari esker

  • Nafarroako Mendialdeko lehen sektoreari balioa emateko kanpainak tokiko 100 saltoki baino gehiagoren babesa izan du.
  • Saltokiek bat egin dute kanpainarekin beren dendetan tokiko produktuak identifikatuz.

Ehun saltokik baino gehiagok bat egin dute Cederna Garalur elkarteak sustatutako «Etxean etxekoa/ En casa, lo de casa» kanpainarekin, hurbileko establezimenduetan tokiko produktuen erosketa bultzatzea helburu duena.

Nafarroako Mendialdeko saltokiak funtsezkoak izan dira tokiko produktuak ikusgarri egiteko eta lehen sektoreak egiten duen ahalegina herritarren artean ikusarazteko.

“Etxean Etxekoa/ En casa, lo de casa” kanpaina Tokiko Sektorea Balorizatzeko proiektuaren barruan egiten diren ekintzetako bat da. Kanpaina honek Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsen finantziazioa jasotzen du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) bidez.

Erantsitako taulan kanpainan parte hartu duten establezimenduak jasotzen dira:

Informazio gehiago:

 

Por | 2022-04-30T17:01:44+00:00 abril 30th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en “Etxean, etxekoa”: tokiko merkataritzari esker