Cederna Garalurrek «lehen sektorean ekiteko gida» aurkeztu du.

  • Gidan bost urrats zehazten dira nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi bat ezartzen laguntzeko, eta ekintzaileei beren negozioa martxan jartzeko bete behar dituzten baldintza tekniko eta ekonomikoen berri ematen zaie.
  • Dokumentua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez.

Azpimarratzekoa da lehen sektoreak landa-eremuetan enplegua sortzeko egiten duen lana, jarduera berriak sortuz, ustiategiak ordezkatuz edo ustiategiak dibertsifikatuz.

Cederna Garalurrek maiatzaren 6an aurkeztu zuen “lehen sektorean ekiteko gida”. Dokumentua bost urratsetan dago antolatuta, eta galderen bitartez ekintzaileek proiektuetan aurrera egin ahal izateko gainditu behar dituzten alderdi tekniko eta ekonomikoak jasotzen dira. Era berean, gidak ekintzaileentzat lagungarriak izan daitezkeen hainbat tresna proposatzen ditu, eta akonpainamendua egiten duten erakunde eta organismoei eta prestakuntza-programa esanguratsuenei buruzko bibliografia zabala biltzen du.

Gidan eredugarriak diren kudeaketa kolektiboko praktika onak jasotzen dira, eta kudeaketa-eredu berritzaileak eskaintzen ditu hainbat arlotan: ekoizpena eta eraldaketa, marken merkaturatzea eta sorkuntza, marketina, kudeaketa administratiboa eta instalazioen erabilera komunitarioa.

Noemí Salazar ingeniari agronomoa da gidaren egilea.

“Lehen sektorean ekiteko gida” «Lehen Sektorearen Balorizazioa» izeneko proiektuaren barruan egin den ekintzetako bat da. Cederna Garalur da buru, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez

Informazio gehiago:

  • Lorea Jamar. Cederna Garalur-eko teknikaria. Tel.: 639 900 318. Helbide elektronikoa: ljamar@cederna.es
Por | 2022-05-16T07:06:50+00:00 mayo 16th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek «lehen sektorean ekiteko gida» aurkeztu du.