Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako.

Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako (Leurtzako urtegiak, Zubietako Errota Ekomuseoa eta Bidasoko Bide Berdea) uztailaren 15etik irailaren 30era.

Lanpostu horiek lortzeko baloratuko diren baldintzak honako hauek dira: eskola-graduatua izatea, euskalduna izatea, B2 maila egiaztagarria edo baliokidea, B1 gidabaimena izatea eta ingurumen eta jasangarritasunari lotutako ikasketak izatea. Horrez gain, positiboki baloratuko da ere eskualdea ezagutzea, animatzaile soziokultural gisa, naturaren interpretazioan, ekitaldien antolakuntzan edo proiektuen kudeaketan izandako lan-esperientzia eta frantsesa edo ingelesa bezalako beste hizkuntza batzuen ezagutza.

Lana honetan datza:

  • Bidasoa eskualdeko ikuspegi bateratua garatzea eta hiru espazioen eskaera orekatzea.
  • Espazio bakoitzaren behar eta ahuleziak identifikatzea.
  • Espazioak dinamizatzeko eskaintza jasangarriak garatzea.
  • Ingurunea interpretatzea, bisitariek bertara hurbildu ahal izan daitezen, ezagutzatik eta errespetu handiagoz.
  • Espazio horren erabilera eta gozamena modu jasangarrian kudeatzeko moduari buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.
  • Tokiko biztanleen bizitzaren, erabileren, lanen eta tradizioen berri ematea erabiltzaileari.

CVak info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «Bidasoa jasangarritasun teknikaria» izango da. Epea 2022ko uztailaren 6an amaituko da. Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago 607 67 86 82 telefono zenbakian eskuratu ahal izango da.

Por | 2022-06-27T11:48:53+00:00 junio 24th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako.