Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo eta merkataritza sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarrituriko eskualdeko ekintza plana martxan jar dezan.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea, euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gida-baimena edukitzea.  Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena jaitsi daiteke ondorengo estekan: Jaitsi.

Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANAKO ELIKADURA TEKNIKARIA» izanen da.  Epea 2022ko uztailaren 15ean, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

Por | 2022-06-30T12:39:58+00:00 junio 30th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko