Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.

  • Pertsona horren egitekoak izanen dira toki-erakundeei eta herritarrei energia-efizientzia hobetzeko neurriei buruzko aholkularitza ematea, «Landa-jasangarritasuna 2» proiektuaren barnean.
  • Interesdunek beren CVa bidal dezakete info@cederna.es helbidera. Epea abuzturaren 23an akituko da, 14:00etan.

Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientziari eta energia berriztagarrien sustapenari buruzko ezagutzak dituen pertsona bat kontratatzeko hautaketa prozesua ireki du.

Lanpostu hori betetzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:

  • Energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako goi-mailako Lanbide Heziketa edo antzeko teknikari gaitua;
  • Gutxieneko euskara-maila, B2; egiaztagarria.
  • AUTOCAD eta aurrekontu-softwarea ezagutu behar ditu, PRESTO edo antzekoa.
  • Energia-fakturak aztertzen jakin behar du, zehazki elektrizitatearenak eta gasarenak.
  • B1 gida-baimena, eta auto propioa izan behar ditu.

Kontratatutako pertsona «Landa-jasangarritasuna 2» izeneko proiektuan sartuko da, eta energia aurrezteko aholkularitza emanen die toki-erakundeei eta herritarrei, energia-efizientzia hobetzeko neurriak ezarriz, eta proiektu koordinatzeko bileretan parte hartuz.

Lanpostuaren eginkizunak izanen dira, besteak beste: Kontsumoen analisia; kontsumoen energia-balantzea, gutxi gorabeherakoa; energia-efizientziari eta energia berriztagarrien inguruko proposamenen analisia; energia-efizientzien arloko neurri eta gomendio orokorren zerrenda; espediente teknikoen kudeaketa administrazio publikoetan, eta energia banatzen duten enpresetan.

Interesdunek beren CVak eta berenak dituzten tituluen kopiak info@cederna.es helbidera bidal ditzakete. Mezuaren izenburua horixe izanen da: “LANDA JASANGARRITASUNA”

Epea abuztuaren 23an akituko da, 14:00etan.  Lanpostuari buruzko argibide osagarria jaitsi daiteke ondorengo estekan.

Jaitsi: Lanpostuaren profila.

“Landa-jasangarritasuna 2” Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeak diren Cederna Garalur Elkartearen, Nafarroako Erdialdeko Partzuergoaren eta EDER eta TEDER Partzuergoen arteko lankidetza-proiektua da, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren lankidetza-ildoaren bidez.

Por | 2022-08-10T10:51:13+00:00 agosto 10th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.