Zubietako errotan abuztuaren 27an eginen den azokara gonbidatzen zaitugu.

  • Azokak lantegiak, antzerkiak, joaldunen martxa izanen ditu, baita Zubietako errotara bisita gidatua ere.
  • Jarduera horiek Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak antolatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean.

Heldu den abuztuaren 27 honetan, Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak dohainik izanen den jardueren azoka antolatu dute Zubietako errotaren inguruan. Nahi duen orok har dezake parte. Jarduerak 11:30ean hasiko dira taloak egiteko lantegi batekin, eta ondoren antzerki bat izanen da eguerdiko 12:00etan. Ondoren, 12:30etan, bisita gidatua eginen da Zubietako errotara. Azoka 13:30ean itxiko da Joaldunen desfilearekin. Joalduna Zubieta eta Ituren herrietako antzinako pertsonaia da. Usadioz urtarrileko azken astean inauterien etorrera iragartzen dute joareak astinduz.

Zubietako errotaren azoka uda honetan Baztanen eta Bidasoan egiten ari diren jardueren programaren parte da, eta jendea gonbidatzen du eskualde horietako natura-guneak, gune bereziak eta ibilbide publikoak jasangarritasunez berraurkitzera. Interesdunek informazio gehiago jaso dezakete 607679903 telefono-zenbakira deituta edo bidasoajasangarria@cederna.es helbidera idatzita.

Jarduera horiek Baztan-Bidasoako udalerrien turismo elkartea den Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak sustatu, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean, eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatu ditu.

Argibide gehiagorako:  

Por | 2022-08-26T11:48:46+00:00 agosto 26th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Zubietako errotan abuztuaren 27an eginen den azokara gonbidatzen zaitugu.