Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan.

 

  • Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri.
  • Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020).

Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak egitea eta dirua eta energia aurrezteko neurriak proposatzea. Horiexek dira Cederna Garalur elkarteko energia-aholkularitzako bulego berriaren helburuak, bereziki Nafarroako Mendialdeko partikularrentzat eta enpresa txikientzat.

Gainera, elkarteak dibulgazio-hitzaldiak antolatzeko asmoa du, autokontsumo partekatuko instalazioei edo energia-komunitateen ezaugarriei buruzkoa, independentzia energetikoa sustatzea helburu.

Interesa dutenek 697655664 telefonora deitu edo infoenergia@cederna.es helbidera idatz dezakete.

Bulego berri hau elkarteak batez ere udalei eta kontzejuei eskaintzen dizkien energia-aholkularitzako zerbitzuen osagarri da. Orain, Klimaren aldeko Alkateen Itunera atxikitako toki-entitateek etekina aterako diote Cederna Garalurren akonpainamenduari, itunetan jasotako ekintza-planen jarraipena, lehentasuna eta egutegia ezartzeari begira.

Ekintza horiek “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan sartzen dira. Proiektu horretan, Cederna Garalurrez gain, Estellerriko TEDER partzuergoak, Nafarroako Erriberako EDER partzuergoak eta Erdialdeko Partzuergoak ere parte hartzen dute.

“Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatzen dute, Landa Garapeneko Programaren barruan (2014-2020).

Informazio gehiago:

  • Lorea Jamar. Proiektuen teknikaria. Tel: 639900318. Helbide elektronikoa: ljamar@cederna.es
  • Haizea Meoki. Energia-zerbitzuaren teknikaria. Tel: 697655664. Helbide elektronikoa: infoenergia@cederna.es
Por | 2022-10-17T08:09:50+00:00 octubre 17th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan.