Mendialdea bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean dago

  • Mendialdea Eskualdeak hiruhileko honetan bere Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren lanketaren azken zatiari aurre egiten ari da. Plana hurrengo 3 urteetan zehar eskualdeko garapen ekonomikorako bide orria izango da.
  • Garapenerako ahalmen handiagoa duten 5 sektore ekonomikorekin lan egingo da: Elikadura osasuntsu eta jasangarria, Energia Berdearen Industria, Industria orokorrean, Turismo jasangarria eta Merkataritza eta Ostalaritza.
  • Planaren diseinua parte hartze prozesu baten bidez egiten ari da, eskualdeko sektore ekonomiko ezberdinetako eragile nagusiekin 35 elkarrizketa eta 9 lan saio baino gehiago egin direlarik.
  • Planaren zirriborroa eskualdeko biztanleriarekin alderatu nahi da Foro irekian, urriaren 25ean, 17:00etan Leitzako Herri Aretoan.

Urteko lehen seihilekoan egindako diagnostiko fasearen ostean, datozen 3 urteetarako Ekintza Plana diseinatzen ari da. Horretarako, aukeratutako 5 sektore estrategikoetako bakoitza lantzeko eskualdeko eragile nagusiekin lan-saio bat egiten ari da. Sektore bakoitza lantzeaz gain, eragile horien guztien batasuna eta inplikazioa sustatu nahi da eskualdearentzat etorkizun hobeago bat elkarrekin sortzeko.

Prozesuari amaiera emateko, urriak 25, 17:00etan Leitzako Herri Aretoan, Eskualdeko biztanleria osoari irekitako parte-hartze foroa egingo da, prestatutako zirriborroa alderatu eta gizartearen ikuspegia gehitzeko asmoz.

Ibon Mimentza Cederna Garalur erakundeko gerenteak nabarmendu duenez, “proiektuak inflexio-puntua izan nahi da Eskualdearen garapen ekonomikorako. Gure ustez, landaingurunean eta kultura propioarekin bizi nahi duen pertsona orok, Mendialdean kasu, baldintza egokietan bizi ahal izateko ahalmena dugu. Gazteek geratzea nahi dugu, eta ez hori bakarrik, baizik eta hemen dugun bizimoduaz gozatzen duen edonork Mendialdean biziproiektu bat garatu ahal izatea. Bestalde, Ainhoa Oribe zonaldeko Cederna Garalurreko Garapen Agenteak dio proiektua anbizio handikoa dela, Mendialdea elkarrekin ibiltzea nahi baitu, garapen sozioekonomiko komunaren ikuspegiarekin. Urriaren 25eko foroak ahalik eta parte-hartze handiena izatea nahi dugu, Mendialdean nahi dugun etorkizuna denon artean sortzeko ilusioa baitugu”.

Orain arte egindako prozesua

Cederna Garalur Tokiko Ekintza Taldeak “Nafarroako Mendialdea”-ren garapen sozioekonomikoa bultzatzea du bere izateko arrazoia eta Aktibazio Planaren sustatzailea da. Cederna Garalurrek, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta eskualdeko 11 udalek osatzen dute Planaren Talde Eragilea, beronen ordezkari eta bermatzailea izanik. 2022 honetan diseinatzen ari den Planaren oinarrizko helburuak hauek dira:

  1. Eskualdeko ehun produktiboa indartu eta suspertzea.
  2. Ekintzailetza eta kalitatezko enplegua sustatzea, biztanleria lurraldean finkatu eta erakartzeko.
  3. Aliantza publiko-pribatuak garapen ekonomikorako elementu garrantzitsu gisa sustatzea.
  4. Eskualdeen integrazioa eta kohesioa hobetzea toki entitateak, produkzio-sektoreak, hezkuntza- eta prestakuntza-zentroak eta biztanleria biltzen dituen gobernantza eredu partehartzaile batetik.

Eskualdeko eragile esanguratsuekin 35 elkarrizketa eta 9 talde-saio baino gehiago egin dira 8 sektore ekonomikoren diagnostikoa egiteko -horretarako Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategia (S4) kontuan hartu da- eta bakoitzaren garapen-potentziala baloratu ondoren hautatutako 5 sektoreen ekintza plana diseinatzeko. Aukeratutako 5 sektoreak honako hauek dira: Elikadura osasuntsua eta jasangarria, Energia Berdearen Industria, Industria orokorrean, Turismo jasangarria eta Merkataritza eta Ostalaritza.

Planaren diseinua azken txanpan dago. Urrian herritarren ekarpenak jasotzeko Foro irekia egingo da eta urte amaieran Planaren aurkezpen publikoa. Aktibazio Planean interesa duen oro Foroan parte hartzera animatzen da:

Eguna: 2022ko urriak 25
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Leitzako Herri Aretoa
Izena ematea:
    Izena emateko orria
Whatsapp: 606 40 86 14

Horrez           gain,          prozesua          amaitu          arte          Cedernaren                 webgunean (http://www.cederna.eu/eus/mendialdeaplana/) eskuragarri daude orain arte landutako dokumentazioa. Eskualdearen etorkizun ekonomikoari buruzko ikuspegia emateko iradokizunen buzoia ere daukagu. E-mail bidez ere jar harremanetan jarzteko aukera dago: mendialdeaplana@cederna.es

Por | 2023-02-21T10:20:41+00:00 octubre 19th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdea bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean dago