Cederna Garalur Elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan aurrezteko moduari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du.

  •  Hitzaldia Zubirin izanen da, azaroaren 29an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
  • Hitzaldiaren helburua izanen da argindarraren eta gasaren fakturen kontzeptuak azaltzea, eta faktura eta energia-kontsumoa murrizteko aukerak eta proposamenak aztertzea.

“Ulertzen al duzu argindarraren faktura? Informa zaitez eta aurreztu ezazu” izenburua hartuta, Cederna Garalur Elkarteak eta Esteribarko Udalak informazio-hitzaldi bat antolatu dute Zubirin, azaroaren 29an, 18:00etan, Zubiriko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Saioan azalduko dira: argindarraren eta gasaren kostu finkoak eta aldakorrak, azken urte honetan izandako zerga-igoerak eta etxeetako argindar- eta bero-zerbitzuen kontratazioan dauden aukerak. Hitzaldiari amaiera emateko, fakturan eta gure etxeetako energia-kontsumoan aurrezteko neurrien berri emanen da; neurri horren barnean, autokontsumo energetikoa. Saioa Haizea Meoki Cederna Garalur Elkarteko energia teknikariak emanen du.

Hitzaldia jendeari zabalik dago, bai partikularrei zein enpresei, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Informazio-jardunaldi hau Landa Jasangarritasuneko 2. Lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuan Nafarroako lau Toki Ekintzako Taldeek hartzen dute parte –TEDER Partzuergoa, EDER Partzuergoa, Nafarroako Erdialdea eta Cederna Garalur Elkartea–, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bidez.

Argibide gehiagorako:

  • Haizea Meoki. Cederna Garalur Elkarteko energia-teknikaria. Tel.: 697655664. Posta elektronikoa: infoenergia@cederna.es
  • Lorea Jamar.  Cederna Garalur Elkartea.  Tel.: 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es.
Por | 2022-11-22T08:40:58+00:00 noviembre 22nd, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan aurrezteko moduari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du.