Cederna Garalur Elkarteak energia-komunitateei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Zubirin.

  • Hitzaldia Zubirin izanen da, otsailaren 16an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
  • Hitzaldian energia-autokontsumorako dauden aukerak aztertuko dira, energia-komunitateak eta horietarako eskakizunak barne.

“Energia-komunitateak. Kontsumo-alternatiba bat”. Horixe da Cederna Garalur Elkarteak eta Esteribarko Udalak datorren otsailaren 16an Zubiriko Udaletxean antolatu duten hitzaldi informatiboaren izenburua. Hitzaldia partikularrei, enpresei eta toki-erakundeei irekita egonen da.

Saioaren helburua autokontsumorako aukerak azaltzea da; indibiduala, partekatua edo energia-komunitateen aukera (azken horiek oso ezagunak bihurtu dira). Cederna Garalur Elkarteko energia-aholkularitzako zerbitzua kudeatzen duen industria-ingeniari David Gordejuelak emanen du hitzaldia. Aukera bakoitzaren baldintza teknikoak eta lege-baldintzak, erronkak, zailtasunak eta autokontsumo partekatuaren eta energia-komunitateen onurak azalduko ditu.

Jardunaldia jende guztiari irekita dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Hitzaldi hau “Landa Jasangarritasuna 2” lankidetza-proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektuan Nafarroako lau Tokiko Ekintza Taldeek hartzen dute parte –TEDER Partzuergoa, EDER Partzuergoa, Nafarroako Erdialdea eta Cederna Garalur Elkartea–, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bidez.

Argibide gehiagorako:  

  • Lorea Jamar.  Cederna Garalur Elkartea. Tel.: 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es.
Por | 2023-01-31T10:46:15+00:00 enero 31st, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-komunitateei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Zubirin.