Nafarroako Mendialdeak aurrera jarraitzen du genero-berdintasunean.

  • Cederna Garalur Elkarteak genero-berdintasunari buruzko diagnostikoa egin du Esteribarren, Imotzen, Urdazubin, Lizoainen eta Malerrekako Mankomunitatean.

Tokiko politiketan oinarrituta genero-berdintasuna bultzatzeko asmoz, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko bost udalerriren berdintasun diagnostikoa egin du, baita Malerrekako Mankomunitateko hainbat udalerrirena ere.

Horrela, banaka diagnostikatu dira Esteribar, Imotz, Urdazubi eta Lizoain udalerriak. Bestalde, Malerrekako Mankomunitatearen baterako azterlanak Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz eta Saldias hartzen ditu bere baitan.

Erabilitako lan-metodologiak konbinatu egiten ditu aurrez gauzatutako planen edo neurrien azterketa, udalerri bakoitzean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eragiten dioten aldagaien azterketa eta elkarrizketen bidezko landa-lana. Diagnostikoak, bukatzeko, lan-gomendioak egiten ditu, eta, halaber, toki-erakunde bakoitzaren indarrak eta hobekuntza-arloak aurkezten ditu.

Ekimenaren arduradun Raquel Aldaz teknikariaren arabera, “Diagnostiko horiek (toki-erakundeentzako proposamenekin batera), emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeaz gain, batez ere, tokiko politikak garatzeak herritarrengan izan dezakeen eragina aztertzen dute, erabakiak hartzea legitimatuz, horrela”.

Berdintasun diagnostiko horiek Nafarroako Berdintasunerako Institutuak finantzatu ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzera eta sustatzera bideratutako proiektuak garatzeko tokiko ekintza taldeentzako laguntzen bidez.

 

Argibide gehiagorako:  

  • Raquel Aldaz. Cederna Garalur Elkarteko proiektuen teknikaria. Telefonoa: Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
Por | 2023-02-21T08:05:59+00:00 enero 30th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeak aurrera jarraitzen du genero-berdintasunean.