Baztan-Bidasoa-Malerreka eskualdeko Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plana onartu da.

Merkataritza erabilera antolatzeko, arautzeko eta sustatzeko helburua duen MEAP berritzailea da, batetik, lehendabiziko aldiz 17 udalek eskualde mailako plana egin dutelako, eta bestetik, Nafarroan merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legea betetzeko merkataritzaren hirigintza antolamenduaren inguruko irizpideak ematen dituelako.

Merkataritza sektorearen egoera ikusiz, eta honek eskualdeko sozioekonomian duen garrantzia kontutan hartuta, azken urteetan hainbat bilera egin dira Denok bat federazioa, eskualdeko 4 merkatari elkarte, Cederna Garalur eta udal ordezkarien artean.  Ondorioetariko bat eskualde mailako lanketa eta hiri antolamenduaren bidez merkataritza erabilera antolatu, arautu eta sustatuko duen Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plan  (MEAP) baten beharra izan da, Xanti Utergak, Doneztebeko udaleko zinegotziak azaldu duenez.

Horregatik, 2020 hondar aldera Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Saldias, Urrotz eta Zubietako udalek tokiko administrazio-arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plan bat egiteko, eskualdeko merkataritza indartzeko neurriak proposatzeaz gain Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoa betetzeko helburuarekin.

Margarita Cuelik, Turismo eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko Zuzendariak, bestalde, plan hau elkarlanean egiteagatik zorionak eman ditu, herri txikiek ezingo baitzuten bertzela egin, eta parte hartu duten herri guztiak zoriondu ditu.

Deñe Abuinek, eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari, udalei eta dendariei, 3-4 urteko elkartasun lanaren ondorio izan da eta merkataritza eredu honen babes politikoa garrantzitusa da.  Hau epe luzerako lana da, pozik eta motibatuta dago merkatariak, mahaiak sortuko dira honi plana martxah jartzeko.

MEAParen Garapena

Hitzarmenaren arabera planaren lizitazio, kontratazio eta onarpenaren ardura Doneztebeko udalak hartu du bere gain, eta 2 urteko lan mardul honen finantzaketarako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak merkatari arloko planak lantzeko toki erakundeendako ematen duten %80ko dirulaguntza jaso da.  MEAPa IKERTALDE kontsultorak egin du eta Cederna Garalurrek eragile ezberdinen arteko koordinazio eta dirulaguntza tramitazio lanak egin ditu.

Eskualdeko merkataritzaren azterketa

Mikel Agirrek, Ikertalde kontsultorakoak MEAParen ezaugarri nagusienak azaldu ditu.  Sektorearen argazkia ateratzeko 2021eko udazkenean 452 etxebizitzetan inkestak egin ziren eta ostalaritza, zerbitzu eta merkataritzako 79 establezimendu inkestatu ziren.  Bailararen arabera ihes egiten duen kontsumoaren portzentaiak hauek dira: Bortzirietan kontsumoaren %20,9ak ihes egiten du, gehien bat Irun aldera, eta Baztan eta Malerrekan hurrenez-hurren %15,9 eta %16ak gehien bat Iruñara ihes egiten du.  Hala ere, produktuaren arabera ihes maila desberdina da, elikagai eta drogeriaren kasuan ihes maila % 10,6an kokatzen den bitartean, ekipamendu pertsonalean % 42,3koa da.  Ihes egiten duenaren % 10a internet bidezko erosketak dira.  Gazteen artean ihes maila ere handiagoa da, seguru aski beste kontsumo ohiturekin eta ikasketa edo lan arrazoiekin zerikusia izango du.

Datu hauei buruz egiten den beste irakurketa bailara bakoitzak duen atxikipen maila duina da, Bortziriko herritarren kasuan banaz bertze gastuaren %74,6a Bortzirietan bertan egiten da, baztandarren kasuan gastuaren %81,3a bailararen barnean gelditzen da eta Malerreka eta Bertizaranarren kasuan %78,2a.  Portzentai hauei gehitu behar zaie norbere bailaran ez, baina eskualdetik atera gabe egiten den gastua, Bortziriko kasuan gastuaren %4,5ak Malerreka edo Baztanera ihes egiten du, Baztanen gastuaren %2,7a Malerreka edo Bortzirietan egiten da eta Malerreka eta Bertizaranaren kasuan %5,9a Baztan edo Bortzirietara doa.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu bilakaerari dagokionez, gehienak Elizondon, Donezteben, Lesakan eta Beran kokatzen dira eta 2012-2020 urteen bitartean enpresa kopurua hurrenez-hurren % 17,61, % 5,36, % 9,02 eta % 12,42 jeitsi da.  Establezimendu jabeen adinari dagokionez % 38ak 55 urte baino gehiago ditu eta hoien erdiak ez du erreleborik aurreikusten.  Hala ere, bezeroek merkataritzari ematen dion balorazioa hagitz positiboa da, 8,1eko nota ematen dute.

AMIA

Palanka estrategikoen artean nabarmentzen dira: espazio-egitura polizentrikoa, izaera partekatua eta berezko masa kritikoa, balio handiko aisialdi baliabideak, tokikoari buruzko jabetze maila altua, gastuen atxikipen maila handia, ekimen ekintzaileen bultzada, herri-merkataritza indartzeko borondate politikoa eta Denok bat federazioaren rol garrantzitsua.

Puntu kritikoak berriz: Eskualde barneko komunikaziorako zailtasunak, merkataritza ahaztu duen hiri-plangintza, merkataritza jarduera eta erabilerak arautzeko esparru amankomun baten gabezia, oinordetza bermatzeko zailtasunak, negozio ereduen egokitzapen eza, on-line bitartekoekiko egokitzapen eza, sektore barneko ikuspegi ezkorra eta sektore arteko harremanen ahulezia.

Jarduera ildoak

Ekintza planak 5 ardatz, 10 lerro eta 16 ekintza proposatzen ditu aipaturiko helburuak lortzeko.  Lehenengo ardatza Merkataritza-plangintza, antolaketa eta hirigintzaren baitan lehengo ekintza MEAPak proposatzen dituen irizpide eta oinarri jurikikoak 17 udalen Hirigintza Plan Orokorretan barneratzean datza.  Bigarren lerroaren baitan eginen diren ekintzak hirigintza paisaiaren, hiri-ekipamenduen eta irisgarritasun ta atsegintasunaren ingurukoak dira.

Bigarren ardatzak animazio eta dinamizazioa lantzea du xedea, bere baitan 3 ekintza mota eginen dira: komunikazio eta sentsibilizazioa, Giltzaria fidelizazio txartelaren indartzea eta partekatutako egitarau soziokultural baten koordinazio eta gogoeta.

3. ardatzak sektorearen lehikortasuna indartzea bilatzen du, besteak beste digitalizazio estrategia baten bidez, lehiakortasunaren hobekuntza eta negozio ereduen berrikuntza ekintzak antolatuko dira eta ardatz honen 3. lerroaren barnean 4 ekintza hauen bidez arlo hauek hobetzea bilatuko da: bezeria eta segmentuak, salgaien banaketa jasangarria, Toptoparen birkontzeptualizazioa eta enpresen arteko lankidetza bidez.

4. ardatzan ekintzailetza eta jardueraren jarraipena landuko dira, merkataritza suspertzeko ekimen berrien bidez eta enpresa transmisioa erraztuz. Azkenik, 5. ardatza gobernantza eta elkarte sarearen ingurukoa da.

Merkataritza sektorearen balorazioa

Denok Bat federazioko Felipe Saraguetak azpimarratu du eskualdeko MEAP hau lankidetza publiko-pribatuaren esperientzia eredugarria izan dela, eta lankidetza horren jarraipenean Eskualdeko Merkataritza Mahaia eta Herrietako Merkataritza Mahaien sorrera izango duela emaitza.  Merkataritza jasangarri eta orekatu baten aldeko apostuaren adierazgarri, gure herrien gizarte kohesio eta herri bizi, dinamiko eta ingurugiroarekiko jasangarriak diren antolamenduak burutu nahi dituen berariazko ereduen lanketaren emaitza da, bertako jendarte, tokiko Ekonomia eredu jasangarrien eta tokiko erabakien emaitzen eredua.

Por | 2023-02-02T07:35:16+00:00 febrero 2nd, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Baztan-Bidasoa-Malerreka eskualdeko Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plana onartu da.