Cederna Garalur Elkarteak digitalizazio-lantegien programa zabala programatu du udaberrian herritarrentzat eta lehen sektoreko enpresentzat.

  • Izena emateko epea zabalik da, telefonoz edo www.cederna.eu/eus webgunearen bidez.
  • Enpresentzako programak lehen sektoreko profesionalentzako berariazko lantegiak jasotzen ditu, baita PLENA plataformaren bidez lizitatzen ikasteko lantegi berritzaile bat ere.
  • Jarduerak doakoak dira eta “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuak finantzatzen ditu, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren barnean.

“Landa Nafarroa lotu” lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak digitalizazio-lantegien programa zabala antolatu du apirilerako eta maiatzerako, herritarrentzat oro har, eta bereziki enpresentzat eta lehen sektorearentzat. Jarduerak doakoak dira, eta interesdunek izena eman dezakete 637312661 telefono-zenbakira deituta, pirineo.admon@cederna.es helbidera idatzita edo www.cederna.eu/eus webgunean sartuz.

Herritarrei bideratutako trebakuntza digitaleko programa maiatzaren amaieran eginen da, eta aurrez aurreko lau lantegi izanen dira: Aurizko Kultur Etxean eginen den “Oinarrizko digitalizazioa” (maiatzaren 22an, 10:00etatik 14:00etara); Irunberriko Gizarte Etxean eginen den “Komunika zaitez digitalki zure administrazioarekin” (maiatzaren 23an, 9:00etatik 14:30era); Lesakako Alkaiaga industrialdeko Cederna Garalur Elkartearen zerbitzu-zentroan eginen den “Sartu zure izapide eta jakinarazpen elektronikoetan” (maiatzaren 24an, 10:00etatik 13:30era); eta Arbizuko udaletxean eginen den “Banka digitala eta erosketa segurua” (eta maiatzaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara).

Bestalde, eta lehen sektorean lan egiten dutenentzat, Elkarteak lantegi-programa bat antolatu du haien teknologia eta gizarte-trebetasunak hobetzeko. Lantegi horiek aurrez aurre eta online emanen dira.

Teknologia-trebetasunen kasuan, lantegien zikloa 4 orduko aurrez aurreko saio praktiko batekin hasiko da: Otsagabiko kontsultategian (apirilaren 18an, 9:30etik 13:30era); Zangozako Herritarren Arretarako Zentroan (egun berean, 15:30etik 19:30era); Elizondon, Arizkunenean (apirilaren 20an, 9:30etik 13:30era); eta Lekunberrin, Plazaolan (apirilaren 20an, 15:30etik 19:30era).

Online izanen den lehen lantegia, berriz, “Nola eraman enpresa toki guztietara Googleren suitea erabiliz” izanen da. 12 orduko iraupena izanen du eta bi orduko saioetan emanen da, 9:00etatik 11:30era, apirilaren 21 eta 28an, maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an.

Bigarren lantegian “aurkezpen eraginkorrak” nola egin landuko da. Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izanen da eta 8 orduko iraupena izanen du; 12:30etik 14:30era.

Azkenik, online salmentaren aukerak azaltzeko hirugarren lantegi bat eginen da maiatzaren 17, 24 eta 31n eta ekainaren 6an, 9:30etik 11:30era.

Horrez gain, 6 orduko lantegi bat aurreikusi da aztergaia izanik “Nork bere burua eta produktua saltzen ikasi eta bezeroei arreta”. Bi saio izanen dira: Otsagabiko kontsultategian (apirilaren 25ean eta 27an); Lekunberrin, Plazaolan (maiatzaren 9an eta 11n); Zangozako Herritarren Arretarako Zentroan (maiatzaren 16an eta 18an); eta Elizondon, Arizkunenean (maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean). Saioak aurrez aurrekoak izanen dira, 16:00etatik 19:00etara.

Jarduera horien osagarri modura, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek (Cederna Garalur, TEDER, Nafarroako Erdialdea eta EDER) lantegi bat antolatu dute obra publikoetarako lizitazioak Nafarroako Gobernuaren PLENA plataformaren bidez aurkezten ikasteko. 15 orduko jarduera da, ETEei, mikroETEei eta beren kontura lan egiten dutenei bideratuta. Online emanen da 5 egunetan, maiatzaren 2, 4, 9, 11 eta 16an (9:00etatik 12:00etara).

Jarduera horiek “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuaren ekintzen parte dira, eta Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Zona Media erakundeek parte hartzen dute. “Landa Nafarroa lotu” Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.

Izen-emateak:  telefonoz, 637 31 26 61 telefono-zenbakira deituta, posta elektronikoz pirineo.admon@cederna.es helbidera idatzita, edo Cederna Garalur Elkartearen webgunearen bidez, www.cederna.eu.

Argibide gehiagorako:

  • Raquel Aldaz. Proiektuetako teknikaria. : 607678745. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es.
Por | 2023-04-05T08:27:52+00:00 abril 5th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak digitalizazio-lantegien programa zabala programatu du udaberrian herritarrentzat eta lehen sektoreko enpresentzat.