‘Jakiak ehuntzen’ ekimeneko produktu-sorten zozketaren emaitzak.

Maiatzaren 19, 20 eta 21ean, “Jakiak ehuntzen” proiektua Urrotz-Hiriko Udalak antolatutako “Jasangarritasunaren eta Birziklapenaren Azoka”n egon zen. Azoka horretan proiektuaren ekintzak eta Zangozako Merindadeko ekoizleen katalogoa aurkeztu ziren, eta horrez gain, Zangozako Merindadeko hiru produktu-sorta zozkatu ziren: Oibarko Mendiko Upategietako ardoa; Artiedako Baratzanbaiko barazkiak; Aurizperriko “Pirineki” gazta eta Erburuko pastak; Aribeko Solandiako lukainka; eta Lakabeko ogia.

Zozketa eginda, zenbaki saridunak honako hauek izan dira: 1195, 1182, 1179.

Saria jasotzeko, saridunek 607 67 99 03 telefono-zenbakira deitu edo tejiendoladespensa@cederna.es helbidera idatz dezakete.

Zorionak irabazleei.

“Jakiak ehuntzen” proiektuaren helburua da Zangozako Merindadean sasoiko tokiko produktua banatzeko sare bat egituratzea, nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztien arteko lankidetza indartuz: ekoizpena, eraldaketa, banaketa eta merkaturatzea, azken kontsumoraino.

“Jakiak ehuntzen” Daniel & Nina Carasso Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren InnovaLocal programak eta La Caixaren Gizarte Ekintzak finantzatzen dute.

Por | 2023-05-25T11:11:54+00:00 mayo 25th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en ‘Jakiak ehuntzen’ ekimeneko produktu-sorten zozketaren emaitzak.