Etorkizunera zabalik 2023-05-10T07:49:54+00:00

Geroaz ari bagara, zer imajinatzen duzu? Zein da burura datorkizun lehen irudia?

Cederna Garalur Elkartean uste dugu geroa gertutasunean dagoela, bizitzan, gure negozioak eta saltokiak suspertzean.

Gure herrietako negozioei erreleboa emanez, enpleguak sortzen ditugu,  eta ekonomia, tradizioa eta berrikuntza bultzatzen ditugu. Eta garrantzitsuena, bizitzak bultzatzen ditugu. Bizitzarako, mugimendurako, kulturarako bidea zabaltzen dugu.

Nafarroako Mendialdeko txikizkako merkataritzari buruzko lehen txostenak (gure elkarteak 2019an landua), gure herrietako tokiko merkataritzaren zahartzea utzi zuen agerian: saltokietako jabeen erdia baino gehiago 50 urtetik gorakoak dira.

Epe ertainean, pertsona horiek erretiroa hartutakoan, zer gertatuko da haien negozioekin? Konformatuko al gara haiek ixten badituzte, zerbitzuak, ogibideak eta bizi-kalitatea galduz? Bizitza berri bat emanen al diegu erreleboaren bidez, gure lurraldearen aldeko apustua eginez?

Gakoa pertsonak dira

Cederna Garalur Elkartean badakigu belaunaldi-erreleboa bultzatzeko ezinbestekoa dela negozioa ixtetik gertu dauden pertsonen eta Nafarroako Mendialdean ekintzaile izan nahi dutenen arteko harremanak estutzea.

Gure Elkartetik, negozioa eskualdatzeko prozesu osoan laguntzen dugu:

Belaunaldi-erreleboa behar duten negozioak hauteman:

Gure lurralde-agentzien bidez, epe laburrera itxiko duten enpresak eta negozioak identifikatu ditugu; horiek negozioa eskualdatzearen formularen bidez jarduerarekin jarrai dezakete. Arduradunekin harremanetan jartzen garenean, lehen txostena prestatzen dugu, negozioaren egoerari buruzko ikuspegi errealista bat izateko.

Erreleboa hartu dezaketenak antzeman:

Alegia, belaunaldi-erreleboaren formulan interesa duten ekintzaileak.

Kasu honetan, harremanetarako hainbat bide erabiltzen ditugu:

  • Eskualdeko garapen-agentziak
  • Eskualdatuko diren negozioak «Nafarroa Ekintzailea» sarearen webgunean argitaratu
  • Facebooken eta gure web-orriaren bidez

Bitartekotza:

Fase honetan, negozioaren ekonomia-bideragarritasuna aztertzen da erreleboa hartuko dutenen ikuspegitik. Azterlan horrek eskualdatzearen baldintzak eta modalitatea negoziatzen laguntzen du: salmenta, alokairua, erosteko aukerarekin alokatzea, edo beste formula batzuk.

Martxan jartzea:  

Azken fasea, eta garrantzitsuena gure herrietan enpresa-sarea sendotzeko. Eskualdatzea amaitu ondoren, ekintzaileari bere negozio berria abian jartzeko aholkuak ematen dizkiogu, bideragarritasun-plan bat idazten dugu, administrazio-laguntzei eta -izapideei buruzko informazioa ematen diogu, edo zerga-prestakuntza ematen diogu.

Kontsultatu eskuragarri dauden laguntzak

 

Galderarik?

Epe laburrean erretiroa hartu behar baduzu eta zure negozioa eskualdatu nahi baduzu, edo zure enpresa sortzea pentsatzen ari bazara eta erreleboan aukera bat ikusten baduzu, zatoz Cederna Garalur Elkartera eta prozesuan lagunduko dizugu:

  • Raquel Aldaz. Enpresa-arloko teknikaria. Telefonoa: 607 67 87 45. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
  • Andoni Martin. Merkataritzako teknikaria. Telefonoa: 624 17 89 53. Posta elektronikoa: andonimartin@cederna.es
  • Maite Ancho. Merkataritzako teknikaria. Telefonoa: 624 17 85 37. Helbide elektronikoa:  maiteancho@cederna.es