Albisteak 2020-01-09T09:55:50+00:00

Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua kontratatu nahi du turismo arloko NEXT fondoak kudeatzeko taldean lan egiteko.

marzo 28th, 2023|0 Comments

Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua den pertsona bat kontaratu nahi du, tuirsmo arloko NEXT fondoak kudeatzeko lan taldean aritzeko. Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Ekonomian edota enpresaritzan lizentziatura, gradua edo masterra, Bost urteko lan eskarmentua edozein arlotan. Ezinbestekoa izan gabe [...]

Baztan-Bidasoa-Malerreka eskualdeko Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plana onartu da.

febrero 2nd, 2023|Comentarios desactivados en Baztan-Bidasoa-Malerreka eskualdeko Merkataritza Erakarpen eta Antolamendurako Plana onartu da.

Merkataritza erabilera antolatzeko, arautzeko eta sustatzeko helburua duen MEAP berritzailea da, batetik, lehendabiziko aldiz 17 udalek eskualde mailako plana egin dutelako, eta bestetik, Nafarroan merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legea betetzeko merkataritzaren hirigintza antolamenduaren inguruko irizpideak ematen dituelako. Merkataritza sektorearen egoera ikusiz, eta honek eskualdeko [...]

Cederna Garalur Elkarteak energia-komunitateei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Zubirin.

enero 31st, 2023|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-komunitateei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Zubirin.

Hitzaldia Zubirin izanen da, otsailaren 16an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Hitzaldian energia-autokontsumorako dauden aukerak aztertuko dira, energia-komunitateak eta horietarako eskakizunak barne. “Energia-komunitateak. Kontsumo-alternatiba bat”. Horixe da Cederna Garalur Elkarteak eta Esteribarko Udalak datorren otsailaren 16an Zubiriko Udaletxean antolatu duten hitzaldi informatiboaren izenburua. Hitzaldia [...]

Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldirako Nafarroako Mendialderako toki-garapenerako estrategia onartu du.

enero 31st, 2023|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldirako Nafarroako Mendialderako toki-garapenerako estrategia onartu du.

2023-2027 aldian lan-ildo berriak gehitu dira: biodibertsitatea eta nekazaritza jasangarria bultzatu, etxebizitza eskuratzeko ereduak, turismo jasangarria sustatu, energia-komunitateak bultzatu, belaunaldien arteko erreleboa eta enpresa-asoziazionismoa, besteak beste. Estrategia lantzen 142 pertsonak hartu dute parte 11 lan-mahaitan, eta 300 horiek ekintza-proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte. Estrategian jasotako [...]

Nafarroako Mendialdeak aurrera jarraitzen du genero-berdintasunean.

enero 30th, 2023|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeak aurrera jarraitzen du genero-berdintasunean.

Cederna Garalur Elkarteak genero-berdintasunari buruzko diagnostikoa egin du Esteribarren, Imotzen, Urdazubin, Lizoainen eta Malerrekako Mankomunitatean. Tokiko politiketan oinarrituta genero-berdintasuna bultzatzeko asmoz, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko bost udalerriren berdintasun diagnostikoa egin du, baita Malerrekako Mankomunitateko hainbat udalerrirena ere. Horrela, banaka diagnostikatu dira Esteribar, Imotz, Urdazubi [...]

Cederna Garalur Elkarteak 99 enpresa eta 113 lanpostu sortzen lagundu du Nafarroako Mendialdean 2022an.

enero 12th, 2023|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 99 enpresa eta 113 lanpostu sortzen lagundu du Nafarroako Mendialdean 2022an.

Horrez gain, 2.017 ekintzaileri eta 131 enpresari arreta egin die. Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu horiek Cederna Garalur Elkarteak Nafarroa Ekintzailea Sarearen barnean garatzen dituen ekintzetan kokatzen dira. Sarea Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen du. Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 99 enpresa sortzen lagundu du [...]

Mendialdeak Behatoki Sozioekonomikoa eratzen du

noviembre 28th, 2022|Comentarios desactivados en Mendialdeak Behatoki Sozioekonomikoa eratzen du

Mendialdea Eskualdeak Behatoki Sozioekonomikoa eratu du hainbat eragileren parte hartzearekin. Behatokia Mendialdeko Aktibazio Ekonomikorako Planaren gobernu, erabaki eta kontrol organo nagusia da. Behatokiaren sorrera eskualdeko udalek eta Cederna Garalurrek azken urte hauetan egindako ahaleginaren eta lanaren emaitza da. Mendialdeak eskualde bezala lan egiteko konpromezua hartzen [...]

Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu argindarraren eta gasaren fakturei buruzko hitzaldi informatiboen zikloan.

noviembre 27th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu argindarraren eta gasaren fakturei buruzko hitzaldi informatiboen zikloan.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak abiarazitako ekimena da, eta Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek dihardute lankidetzan. Hitzaldien helburua da energia kontratatzeko eta horren fakturazioaren inguruko kontsultak egiteko telefono bidezko arreta-zerbitzuak aurkeztea. Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalur eta Nafarroako beste Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetzan, etxeetako argindar- eta gas-kontsumoari [...]

Cederna Garalur Elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan aurrezteko moduari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du.

noviembre 22nd, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan aurrezteko moduari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du.

 Hitzaldia Zubirin izanen da, azaroaren 29an, 18:00etan, Esteribarko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Hitzaldiaren helburua izanen da argindarraren eta gasaren fakturen kontzeptuak azaltzea, eta faktura eta energia-kontsumoa murrizteko aukerak eta proposamenak aztertzea. “Ulertzen al duzu argindarraren faktura? Informa zaitez eta aurreztu ezazu” izenburua hartuta, Cederna Garalur [...]

Bidasoko Bide Berdeak seinale berriak jarri ditu.

noviembre 9th, 2022|Comentarios desactivados en Bidasoko Bide Berdeak seinale berriak jarri ditu.

Nafarroa Ezagutu Sareko ibilbidean 40 seinale berri jarri dira Doneztebe eta Endarlatsa (Lesaka) arteko zatian. Proiektua, Uraren Bailarak-en (eskualdeko udalen) funtsekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzekin finantzatu da. Berriki, Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak Bidasoko Bide Berdearen seinale berriak aurkeztu dituzte; ibilbide hau Nafarroa Ezagutu [...]

Cederna Garalurrek Partaidetzazko 2023-2027 Nafarroako Mendialdeako Toki Garapeneko Estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea amaitu du

noviembre 3rd, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek Partaidetzazko 2023-2027 Nafarroako Mendialdeako Toki Garapeneko Estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea amaitu du

Prozesuan ia 130 pertsonak parte hartu dute lurraldearen partaidetza-diagnostikoa egiteko eta lurraldearentzat identifikatutako erronka nagusiei erantzungo dieten proposamen berritzaileak diseinatzeko. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren bidez, 7 milioi euro baino gehiago txertatuko dira Europako funtsetatik lurraldean 2023tik 2027ra bitartean. Estrategiak Sakana, Mendialdea, Baztan – Bidasoa, Pirinioak, [...]

Mendialdea bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean dago

octubre 19th, 2022|Comentarios desactivados en Mendialdea bere lehen Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean dago

Mendialdea Eskualdeak hiruhileko honetan bere Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren lanketaren azken zatiari aurre egiten ari da. Plana hurrengo 3 urteetan zehar eskualdeko garapen ekonomikorako bide orria izango da. Garapenerako ahalmen handiagoa duten 5 sektore ekonomikorekin lan egingo da: Elikadura osasuntsu eta jasangarria, Energia Berdearen Industria, [...]

Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan.

octubre 17th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan.

  Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri. Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020). Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak [...]

2023-2027 Nafarroako Mendialdeako toki-garapeneko estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea hasi da

septiembre 28th, 2022|Comentarios desactivados en 2023-2027 Nafarroako Mendialdeako toki-garapeneko estrategia lantzeko prozesu parte-hartzailea hasi da

Tokiko Garapen Partaiderako Estrategiaren bidez, Europako funtsetatik 7 milioi euro baino gehiago etorriko dira 2023 eta 2027 bitartean. Estrategiak CEDERNA GARALURek lan egiten duen eskualde guztiak hartzen ditu bere baitan, Nafarroako iparralde osoa: Sakana, Mendialdea, Baztan – Bidasoa, Pirinioak, Pirinio aurreko arroak, Zangozako eskualdea eta [...]

Donezteben irailaren 24an ospatuko den URAREN EGUNA azokara gonbidatzen zaitugu

septiembre 20th, 2022|Comentarios desactivados en Donezteben irailaren 24an ospatuko den URAREN EGUNA azokara gonbidatzen zaitugu

Jarduera horiek Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak antolatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean. Hainbat ekimen izanen dira azokan, besteak beste: jarduerak eta ibilaldiak Bidasoako Bide Berdean barrena eta Uraren Ibilbidean barrena, baita taloak eta eskulangileak ere. Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak azoka antolatu [...]

Zubietako errotan abuztuaren 27an eginen den azokara gonbidatzen zaitugu.

agosto 26th, 2022|Comentarios desactivados en Zubietako errotan abuztuaren 27an eginen den azokara gonbidatzen zaitugu.

Azokak lantegiak, antzerkiak, joaldunen martxa izanen ditu, baita Zubietako errotara bisita gidatua ere. Jarduera horiek Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak antolatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean. Heldu den abuztuaren 27 honetan, Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak dohainik izanen den jardueren azoka antolatu dute [...]

Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.

agosto 10th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.

Pertsona horren egitekoak izanen dira toki-erakundeei eta herritarrei energia-efizientzia hobetzeko neurriei buruzko aholkularitza ematea, "Landa-jasangarritasuna 2" proiektuaren barnean. Interesdunek beren CVa bidal dezakete info@cederna.es helbidera. Epea abuzturaren 23an akituko da, 14:00etan. Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientziari eta energia berriztagarrien sustapenari buruzko ezagutzak dituen pertsona bat kontratatzeko [...]

Cederna Garalur elkarteak teknikari eta dinamizatzaile bat kontratatu nahi du Pirinioko Planaren garapenean lan egiteko.

agosto 2nd, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak teknikari eta dinamizatzaile bat kontratatu nahi du Pirinioko Planaren garapenean lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak teknikari eta dinamizatzaile bat kontratatu du, Pirinioko Planaren garapenaren ardura duen GuPirinioa lantaldearen partaide izateko.  . Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa, B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera hizkuntzen ezagutza, euskararena batez ere, garapen [...]

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko

junio 30th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo eta merkataritza sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarrituriko eskualdeko ekintza plana martxan jar dezan. Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea, [...]

Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako.

junio 24th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako.

Cederna-Garalur elkarteak lanaldi erdian bi pertsona kontratatu nahi ditu Jasangarritasun teknikari gisa Bidasoako Red Explora espazioen dinamizazio jasangarrirako (Leurtzako urtegiak, Zubietako Errota Ekomuseoa eta Bidasoko Bide Berdea) uztailaren 15etik irailaren 30era. Lanpostu horiek lortzeko baloratuko diren baldintzak honako hauek dira: eskola-graduatua izatea, euskalduna izatea, B2 [...]

Cederna Garalurrek «lehen sektorean ekiteko gida» aurkeztu du.

mayo 16th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek «lehen sektorean ekiteko gida» aurkeztu du.

Gidan bost urrats zehazten dira nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi bat ezartzen laguntzeko, eta ekintzaileei beren negozioa martxan jartzeko bete behar dituzten baldintza tekniko eta ekonomikoen berri ematen zaie. Dokumentua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez. Azpimarratzekoa [...]

“Bidasoa Elikadura”, Bidasoa eskualdeak tokiko nekazaritzako elikagai- sektorearen aldeko apustua egin du, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin.

mayo 16th, 2022|Comentarios desactivados en “Bidasoa Elikadura”, Bidasoa eskualdeak tokiko nekazaritzako elikagai- sektorearen aldeko apustua egin du, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin.

Ekimena plan estrategiko batean jaso da, lehen sektorea garatzea eta tokiko produktuaren kontsumoa sustatzea helburu hartuta. Planari 16 udal atxiki zaizkio: Arantza, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Urrotz, Sunbilla eta Zubieta Malerrekako, Bertizaranako eta Bortzirietako udalak nekazaritzako elikagai-sektorea [...]

Cederna Garalur Elkarteak toki-garapenerako 35 proiektu martxan jartzea babestuko du Nafarroako Mendialdean.

mayo 9th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak toki-garapenerako 35 proiektu martxan jartzea babestuko du Nafarroako Mendialdean.

Onartutako proiektuek 1,4 M€-ko dirulaguntza jasoko dute, Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE Landa Garapenerako Programarekin finantzaturik. Berriki, Cederna Garalur Elkartearen organo erabakitzaileak 'Cederna Garalur 2014-2020' TGPE landa-garapenerako programaren bosgarren deialdira aurkeztutako proiektuetarako diru laguntzak ematea onartu zuen. Deialdia 2021eko azaroaren 15ean itxi zen. Guztira, [...]

“Etxean, etxekoa”: tokiko merkataritzari esker

abril 30th, 2022|Comentarios desactivados en “Etxean, etxekoa”: tokiko merkataritzari esker

Nafarroako Mendialdeko lehen sektoreari balioa emateko kanpainak tokiko 100 saltoki baino gehiagoren babesa izan du. Saltokiek bat egin dute kanpainarekin beren dendetan tokiko produktuak identifikatuz. Ehun saltokik baino gehiagok bat egin dute Cederna Garalur elkarteak sustatutako "Etxean etxekoa/ En casa, lo de casa" kanpainarekin, hurbileko [...]

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.

abril 29th, 2022|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.  Lan-utzialdiari dagozkion hilabeteak pasa eta gero aukera egon ahal da Cederna Garalurren lan egiten jarraitzeko. Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea. Egiaztatu [...]