
(Iturria: Plazaola Partzuergo Turistikoa . https://plazaola.org/)
Mendialdea Eskualdea osatzen duten Udalek (Arano, Areso, Araitz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitza), Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalurrek, 2022an datozen 3 urteetarako Mendialdea Aktibazio Sozioekonomikoaren Plana jarri dugu martxan. Lurraldeko eragile nagusiekin modu parte-hartzailean zehazten ari da Plana eta gure eskualdeko ekonomia suspertzeko eta sustatzeko helburua du.
Lehenengo fasean zortzi sektore ekonomikoren diagnostikoa egin da: Mugikortasun elektrikoa eta konektatuta; Elikadura osasuntsu eta jasangarria; energia berdearen industria; Industria oro har; Medikuntza pertsonalizatua; Turismo jasangarria; Ikus-entzunezko industria; eta Merkataritza eta Ostalaritza. Fase honen amaieran, Planean lantzeko garapen-ahalmen handiena duten bost sektore ekonomiko hautatu dira. Sektoreak honako hauek dira:
- Elikadura osasuntsu eta jasangarria
- Energia berdearen industria
- Industria, oro har
- Turismo jasangarria
- Merkataritza eta ostalaritza
Mendialdeko Aktibazio Plana Nafar Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatuta dago, eskualdeko aktibazio planak prestatzeko eta gauzatzeko 2022ko diru-laguntzaren bitartez, 278E/2022 ebazpenarren arabera.
