Ekintzailetza babesteko zerbitzua 2024-04-12T11:56:55+00:00

Ekintzailetza babesteko zerbitzua

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ematen dituen zerbitzuetatik garrantzitsuenetakoa da ekintzailetzari, enpresa berriak sortzeari eta lehendik daudenak finkatzeari bideratutako laguntza, horren asmoa izanik Nafarroako Mendialdeko enpresa-ehuna sendotzea; landa-eremuaren biziraupena bermatuko duen funtsezko zutabeetako bat.

2014az geroztik, zerbitzu horrek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa du, ‘Nafarroa ekintzailea‘ sarearen bitartez. Nafarroako 15 erakunderen parte-hartzea duen sare horren helburuak dira ekintzailetzari buruzko informazioa zabaltzea eta enpresa berriak sortzeko laguntza ematea.

Sare horren barruan, Cederna Garalur Elkarteak 3 jarduera nagusi lantzen ditu:

  • Sentsibilizazio-ekintzak: landa-eremuan negozio-hobi bideragarri berriak identifikatu eta analizatu; ikasleen artean kultura ekintzailea sustatu; ekintzailetzako mahaiak; autoenpleguko lantegiak.
  • Ekintzaileei, enpresa berriak sortzeari eta enpresak finkatzeari laguntza eman: laguntzei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, aholkularitza, bideragarritasun-planak prestatu, laguntza izapideetan.
  • Berariazko prestakuntza: zerga- eta kontabilitate-arloetan, prestakuntza sektorialean.

2014-2016ko emaitzak

  • Erantzundako 2.463 kontsulta.
  • 609 ekintzailek jaso zuten arreta.
  • 29 bideragarritasun-plan.
  • 259 enpresa sortu ziren.
  • 281 lanpostu sortu ziren.
  • 350 enpresak jaso zuten laguntza.