Europa erromanikoa 2019-06-10T08:49:28+00:00

Zamartzeko monasterioa Uharte Arakilen

Eskualde anitzetan dago bizirik ondare erromaniko aberatsa.  Ondare hori beste hainbat baliorekin uztartzen badugu (natura, gastronomia eta ondare etnografiko interesgarria, kasurako), turismo-xedea hobetzen lagun dezakegu.

‘Europa Erromanikoaren’ helburua da ondare-baliabideak, bereziki elementu erromanikoak, landa-garapenerako prozesuan txertatuko den turismo jasangarriaren oinarri bihurtzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea eta bultzatzea.

Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak onartu zuen lankidetzarako proiektuen ildoaren barnean. Proiektuan Kataluniako, Gaztela eta Leongo, Nafarroako eta Aragoiko 11 tokiko ekintza talde ari gara parte hartzen.

 

 

Jarduerak

Muskildako Ama Birjina Otsagabian

Egin beharreko lana da Nafarroako Mendialdeko monumentu erromanikoak zein egoeratan dauden ezagutzeko inbentarioa egitea. Horretarako, monumentu erromaniko guztiak bisitatu dira.

Identifikazioa abiapuntu hartuta, AMIA analisia lantzen ari gara; horrek, plan estrategikoa lantzeko diagnostikoa emanen digu.

Web orria sortzea

Europa erromanikoak sortutako berriak hemen kontsulta daitezke: