Herriko saltokiak dinamizatzeko zerbitzua 2022-12-28T12:04:40+00:00

Nafarroako iparraldeko tokiko saltoki bat bazara, eta digitalizazioari, marketinari, negozioa dibertsifikatzeari edo negozioaren jasangarritasunari buruzko aholkularitza nahi baduzu.

Negozio txiki bat martxan jarri nahi baduzu, eta zure lehen urratsetan laguntza behar baduzu.
Zure iritziz, zure eskualdeko merkataritza-sektorea defendatzeko, beste negozio batzuekiko lankidetza funtsezkoa bada.

Hauxe duzu zure zerbitzua!!

Zer da Nafarroako landa-eremuko merkataritza dinamizatzeko zerbitzu-sarea?

Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzu Sareko kidea da. Sarea Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du, tokiko ekintza-taldeen lankidetzarekin.

Sare horren helburua landa-eremuetan merkataritza-jarduera suspertzea da, honako hauek uztartzen dituen lan baten bidez:

  • Behaketa (estrategiak diseinatzeko funtsezko informazioa lortzeko iturri gisa), komunikazioa (informazioa bideratzeko euskarri gisa);
  • Lankidetza;
  • Lehiakortasuna eta enpresentzako aholkularitza.

Norentzat da?

Gure aholkularitza-zerbitzua, publikoa eta doakoa, Nafarroako landa-eremuetan dagoen hurbileko saltokiei bideratuta dago.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Merkataritza-sektorea profesionalizatzea eta asoziazionismoa sustatzea
  • Merkataritza modu pertsonalizatuan orientatzea eta aholkatzea digitalizazioarekin, jasangarritasunarekin eta Administrazioarekiko izapideekin lotura duten gaietan.
  • Saltokiei laguntza ematea sortze-prozesuan eta jardueraren lehen urteetan.
  • Saltokien, elkarteen, udalen eta interesekoak diren beste eragile batzuen arteko informazioaren joan-etorria erraztuko duen komunikazio-bide bat ezartzea.

Informazio gehiago nahi al duzu? Jarri gurekin harremanetan

Cederna Garalur Elkartean doako aholkularitza emango dizuten bi aditu ditugu:

  • Maite Ancho. Telefonoa: 624 17 85 37. Posta elektronikoa: maiteancho@cederna.es
  • Andoni Martin. Telefonoa: 624 17 89 53. Posta elektronikoa: andonimartin@cederna.es

Helbide horretan ere informazio gehiago aurki dezakezu: https://www.navarra.es/eu/merkataritza-eta-artisautza.

Datu pertsonalen babesa: Datu pertsonalak biltzea eta horiek tratatzea DBEOaren 13. eta 14. artikuluen arabera arautuko dira, baita Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluaren arabera ere.