Hurbildu IKTetara 2019-06-10T08:53:11+00:00

Hainbat urtetik hona heldutako bideari jarraiki, Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan jardun da «Hurbildu IKTetar@» programa martxan paratzeko. Programa hau ‘Avanza’ planaren barnean kokatzen da. Industria Ministerioak babesten du, eta Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren baterako finantziazioa du.

Programa bidea ematen ari zaie pertsona helduei eta emakumeei Informazioaren Teknologien erabilgarritasunak ezagutu eta erabiltzeko, tresna horien onurez jabetzeko, eta teknologia horiek beren eguneroko bizimoduan txertatzeko, aipatu trena horien oinarrizko ezagutza jasota.

2010. ekitaldian, bi jarduera-ildo berri gehitu ziren:

Hurbildu IKTetara, prestakuntza

  • Elkarteei zuzendutako ikastaroak, web-orriak sortzeari buruzkoak (Sakana eta Agoitz eskualdeetan). Talde-prestakuntza eta tutoretza pertsonalizatuak landu dira horien barnean. Parte hartu duten elkarteak gizarte-eta kultur arlokoak dira: guraso-elkarteak, kirol-taldeak, erretiratuen elkarteak eta kultur elkarteak.
  • Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio-hitzaldiak. Nafarroako Mendialdeko hainbat herritako gurasoei zuzendutako prestakuntza. Aipatu herriak honako hauek dira: Altsasu, Leitza, Zangoza, Agoitz eta Urrotz Hiria.

2011. ekitaldirako, programa horren barnean, Cederna Garalur Elkartea honako hauek lantzen ari da:

  • Oinarrizko informatikako 52 ikastaro.
  • Web-orriak sortzeko 3 tailer, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta erakundeei zuzenduta.
  • Adin txikikoek Internet segurtasunez nola erabil dezaketen erakusteko 10 informazio-saio, guraso-elkarteei zuzenduta.
  • Tutoretzapeko ‘on line’ ikastaro bat.

Prestakuntza honako udalerri hauetan lantzen ari da: Agoitz, Arantza, Arbizu, Arruazu, Baztan, Bera, Donamaria, Elgorriaga, Erro, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garaioa, Garralda, Goizueta, Goñi, Irañeta, Lakuntza, Leitza, Lesaka, Ledea, Irunberri, Luzaide, Olazti, Orbaitzeta, Erronkari, Zaraitzu, Uharte Arakil, Ultzama, Urdiain eta Ziordian.

Programari buruzko hainbat informazio kontsulta daiteke helbide honetan: