Landa Iraunkortasuna 2021-09-01T11:05:33+00:00

2020ko uztailetik, Nafarroako hiru lurraldek lankidetzan dihardute toki-erakundeei eta herritarrei informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko, argindarraren fakturan aurreztea, energia-eraginkortasuna hobetzea eta landa-eremuan energia berriztagarriak sustatzea helburu duten neurriak martxan jartze aldera.

Sarrera

«Landa Iraunkortasuna» lankidetza-proiektua da, eta horretan Cederna Garalur Elkarteak, TEDER Partzuergoak eta Nafarroako Erdialdeko Partzuergoak parte hartzen dute.

Proiektua 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren lankidetzarako neurriaren bitartez finantzatuta dago.

«Landa Iraunkortasuna» proiektuaren helburuetako bat da «Klimaren aldeko alkateen ituna» ekimenari atxikitako toki-erakundeei laguntza teknikoa bermatzea, 2030a baino lehen CO2 isuriak % 40 murrizteko konpromisoa hartuz, energia-efizientzia hobetuz, energia-iturri berriztagarriak erabiliz eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko neurriak ezarriz.

Laguntza tekniko horrez gain, proiektuaren asmoa da landa-lurraldeetan neurri berriak bultzatzea aholkularitza eta laguntza pertsonalizatuko zerbitzu baten bidez, toki-erakundeei eta herritarrei zuzenduta, argindarraren fakturan aurreztea, energia-kontsumoa murriztea ekarri duen energia-efizientzia eta energia berriztagarriak ezartzea helburu dituzten neurrien inguruan.

Horrekin lotuta, beste helburu bat energia aurrezteko neurriak gehitzeko beharrari eta aukerari buruzko sentsibilizazioarekin eta energia berriztagarriak sustatzearekin du zerikusia, eta energia-eredu berri jasangarriagoak finkatzeko.

Proiektua 2020ko uztailean jarri zen abian, eta 2021ean jarraituko du.

Helburuak

  • Landa-garapeneko taldeen laguntza teknikoa bermatzea «Alkateen Ituna» ekimenera atxikitako toki-erakundeei. Ekimena Nasuvinsak koordinatzen du.
  • Energia-aurrezpena eta energia-efizientzia bultzatzea, baita landa-lurraldeetan energia berriztagarriak ezartzea ere. Horretarako, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu teknikoa emanen zaie arlo horretan lankidetzan diharduten lurraldeetako tokiko erakundeei eta herritarrei.
  • Lurraldeko toki-erakundeen elkartzea eta haien arteko lankidetza bultzatzea, lurralde horietan energia aurreztean, energia-efizientzian eta berriztagarrien sustapenean oinarritutako jasangarritasun-ekintzak sustatzeko helburuarekin.
  • Comunicar, sensibilizar y difundir la necesidad de incorporar acciones de promoción del ahorro, la eficiencia energética y la promoción de energías renovables en entidades locales en el desarrollo integral del medio rural y generar empatía en la población local de los territorios.

Deskribapena eta lan-ildoak.

Proiektu honen helburua da toki-erakundeei eta herritarrei informazioa, aholkua eta laguntza ematea landa-eremuan argindarraren fakturan aurreztea, energia-efizientzia hobetzea eta energia berriztagarriak sustatzea ahalbidetuko duten jarduera kolektiboen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-onuren inguruan.

«Landa Iraunkortasuna» proiektuak hainbat jarduera jasotzen ditu bi lan-eremutan: toki-erakundeak eta herritarrak.

Toki-erakundeak

  • Nasuvinsak kudeatutako Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunen ekimenean aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Tokiko erakundeei aholkularitza eman, energia-kontsumoak kontrolatzeko eta murrizteko eta energia berriztagarriak ezartzeko.
  • Energia kontsumitzen duten instalazio publikoen inbentarioa egiten lagundu; argiteria publikoa eta eraikin publikoa.
  • Energia-kontratuak berrikusi eta instalazioak bisitatu, energia hobetzeko neurriak proposatzeko.
  • Aholkularitza energia-komunitateak sortzeko.
  • Bero-sareen eta energia-sareen bideragarritasun-analisia.

Herritarrak

  • Argindarraren fakturazioari buruzko zerbitzu tekniko pertsonalizatua, baita aurrezpen eta efizientzia energetikorako neurriei eta energia berriztagarrien erabilerari buruzkoa ere.
  • Energia-kontratuei eta gizarte-bonuaren izapideei buruzko aholkularitza.
  • Energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko azterlanak, tokiko baliabideak erabiliz; besteak beste, baso-biomasa, energia minihidraulikoa eta autokontsumorako eguzki-energia fotovoltaikoa.

Aurreikusitako esku-hartzeak eta emaitzak

1 ekintza:
Toki-erakundeei eta herritarrei laguntza eman, aurrezpena, energia-efizientzia eta energia berriztagarrien sustapena bultzatzeko

  • Covenant of MayorsforClimate & Energy – Klimaren eta energiaren aldeko konpromisoak” ekimenerako laguntza teknikoa, toki-erakundeei bideratuta.
  • Toki-erakundeei laguntza eman, energia-kontsumoak kontrolatzeko eta hobetzeko, eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  • Aholkularitza teknikoa herritarrentzat, energia aurrezteko, energia hori efizientea izan dadin eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  • Toki-erakundeei laguntza eman, energia-kontsumoak kontrolatzeko eta hobetzeko, eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  • Aholkularitza teknikoa herritarrentzat, energia aurrezteko, energia hori efizientea izan dadin eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  • 50 toki-erakunderekin arri gara harremanetan.
  • Alkatetzen 40 itun.
  • 15 txosten egin dira.
  • 600 energia-gune inbentariatu dira.
  • 40 txosten edo azterlan egin dira toki-erakundeentzat.
  • 75 herritarrek jaso dute arreta.

2 ekintza:

Proiektuaren koordinazioa, diseinua, jarraipena eta justifikazioa.

  • Proiektuaren koordinazioa, diseinua, jarraipena eta justifikazioa.
  • 4 barne-bilera
  • 4 bilera toki-erakundeekin
  • 4 agiri

3 ekintza:

Komunikazioa eta sentsibilizazioa

  • Proiektuaren ekintzak eta emaitzak jendarteratu, zabaldu eta komunikatu
  • 8 argitalpen tokiko aldizkarietan
  • 30 agerraldi sare sozialetan eta webguneetan
  • 6 prentsa-ohar