Enpresak eta sustatzaileak 2024-04-12T11:56:45+00:00

Laguntza ekintzailetzari eta enpresak finkatzeari

Negozio bat martxan jarri nahi dutenekin edo Nafarroako Mendialdean dagoeneko enpresa bat dutenekin lan egiten dugu, gure lurraldeko ekonomia-ehuna dibertsifikatzeko eta indartzeko.

Landa-eremu bizi batek enpresa biziak, kontsolidatuak eta lehiakorrak behar dituelako.

 

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, Nafarroako Mendialdean ekintzailetzari eta enpresak finkatzeari laguntza ematea funtsezkoa da ekonomiaren eta gizartearen garapenerako, eta bertako biztanleriari eusten eta kanpokoak erakartzen laguntzen du.

Hiru lan-esparru jasotzen ditu gure laguntza-zerbitzuak:

  • Ekintzailetzarako sostengua: ekintzaileei lagun egiten diegu haien negozioa martxan jartzen; negozio-ideia definitu, proiektuaren bideragarritasun-azterketa, lan- eta zerga-aholkularitza, finantziazioa eta laguntzak bilatu, izapideak egin…
  • Enpresa finkatzea: jarduerak dibertsifikatuz, berrikuntzaren bitartez, eta lehiakortasuna hobetuz.
  • Prestakuntza espezializatua: kontabilitatea, zerga-arloa, administrazio elektronikoa edo sektoriala.

2014az geroztik, zerbitzu horrek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa du, ‘Nafarroa ekintzailea‘ sarearen bitartez. Nafarroako 15 erakunderen parte-hartzea duen sare horren helburuak dira ekintzailetzari buruzko informazioa zabaltzea eta enpresa berriak sortzeko laguntza ematea.

Urteetan zehar, ekintzailetzari arreta egiteko metodologia garatu dugu. Ibilbide pertsonalizatuak antolatuta, metodologiak aukera ematen digu ekintzaileak erabakiak hartu behar dituztenean haiek orientatzeko, ideiak diren horiek merkatuko negozio bideragarriak izan daitezen.  Metodologiak honako fase horiek ditu:

Negozio-aukerak aztertu eta identifikatu

  • Nafarroako Mendialdeko eta horren eskualdeetako gizarte- eta ekonomia-diagnostikoa berraztertu
  • Ekintzailetza-joerak bildu eta analizatu
  • Bilerak sektoreetako eragileekin eta toki-erakundeekin

Eremuan ekintzaileak identifikatu eta erakarri

  • Zerbitzua ezagutzera emateko kanpaina Lankidetza tokiko hedabideekin
  • Zabalpen-kanpainak finantza-erakundeekin
  • Lankidetza ikastetxeekin

Izaera sustatzailearekiko sentsibilizazioa

  • Enpresa-ekimeneranzko motibazioa
  • Ekintzailetzarako orientazioa Enpresa-ekimenerako gaitasunak
  • Enpresa-ekimeneko jarduera onak zabaldu

Ekintzailetzari arreta egin

  • Harrera, diagnostiko-elkarrizketa Lan-orientazioa
  • Legeei, zergei, administrazioari, laguntzei eta NEZaren zerbitzuei buruzko informazioa
  • Enpresa-plana eta bideragarritasun-azterketak
  • Izapidetzea
  • Enpresa-hobiak

Babesa enpresa berriei

Enpresak finkatu

  • Aholkularitza enpresa-kudeaketan: enpresa-planaren jarraipena Laguntzei buruzko informazioa
  • «Nafarroa ekintzailea» sareko zerbitzuetara bideratu
  • Enpresen arteko lankidetzak sustatu