GIZARTEA. CEDERNA GARALUR ELKARTEA: Baztan, Doneztebe, Bera eta Goizuetako udal ordezkariak Cederna Garalurreko zuzendaritzan daude

Lekunberriko alkatea da elkarteko lehendakaria
TTIPI-TTAPA. 553 zbk. 2011.10.27

Cederna Garalur Elkarteak zuzendaritza batzorde berria du urriaren 10az geroztik, elkarteak lantzen duen lurraldeko eskualde-ordezkariek eta erakunde sektorial etakoek osatzen dutena, hain zuzen. Elkartearen estatutuen arabera, eskualde-ordezkariak tokierakundeetako agintariak dira, eskualde-ordezkari gisa aukeratuak 2011ko irailaren 22an egindako Batzar Nagusian.

ZUZENDARITZA
Hogei dira zuzendaritza batzordea osatzen duten kideak eta horietako batzuk eskualdekoak dira: Gloria Agerri Doneztebeko zinegotzia eta Malerrekaren ordezkaria; Pablo Miranda Goizuetako alkatea eta Leitzaran eskualdearen ordezkaria; Jon Abril Berako alkateordea, eta Bortzirietako ordezkaria eta Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, eta Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdearen ordezkaria Ordezkari horien artean Cederna- Garalur elkarteko goi karguak ere izendatu dira. Honela, Jose Maria Aierdi Lekunberriko alkatea eta Larraungo ordezkaria izanen da elkarteko lehendakaria eta Mauro Gogorzena Irunberriko alkatea izanen da lehendakariordea. CCOO sindikatuko Mª Cruz Bona izanen da idazkaria eta EHNE sindikatuko Joseba Etxarte diruzaina.

Por | 2011-10-28T14:42:34+00:00 octubre 28th, 2011|Hemeroteca|Sin comentarios