Mendialdea eskualdeak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatu eta martxan jar dezan.
EGINKIZUNAK ETA LANPOSTUKO LANAK
- Lehen sektoreko foroa martxan jarri eta suspertu: elikagaien ekoizpenean, eraldaketan eta zirkuitu laburretan merkaturatzen hobekuntzak egin.
- Eskualdearen garapen endogenorako aukerak hauteman; lehen sektorearekin, tokiko merkataritzarekin, turismoarekin eta talde handientzako sukaldaritzarekin loturik.
- Antzemandako premiei eta aukerei erantzungo dieten ildo estrategikoak eta ekintza-plana definitu, zirkuitu laburretan merkaturatzea eta lehen sektorea turismo-baliabide gisa duen balioa barne.
- Tokiko ekoizpenari eta hurbiltasuneko elikatze-ereduari bultzada eman.
- Elikadura-katearen hurbiltasuneko ereduaren parte izan daitezkeen eragileen arteko sinergiak antzeman, balioa eman, suspertu eta solaskidetza bultzatu.
- Tartean izanen diren udalen interesei erantzungo dieten ekintzei eta proiektuei bultzada eman.
- Harreman estuan lan egin eta koordinatu eskualdeko tokiko garapen-eragilearekin.
LANPOSTUAREN PROFILA
- Tituluduna nekazaritza-adarrean eta/edo ingurumen-zientzietan edo antzekoetan.
- Gida-baimena.
- Euskara
- Eskaintzan den lanpostuarekiko prestakuntza osagarria.
LANPOSTUAREKIN LOTURA DUTEN BALDINTZA TEKNIKOAK ETA ESPERIENTZIA
- Honako hauen inguruko ezagutza: nekazaritza-mugimendua, horren errealitatea, nekazaritza ekologikoa, ekoizpen-unitateak, eraldaketako aukera kolektiboak eta zuzeneko salmenta.
- Lehen sektorearekin eta horri babesa emateko zerbitzuekin lotura duten gaien inguruko esperientzia.
- ‘Elikadura-burujabetza’ kontzeptuaren inguruko sentsibilitatea eta prestakuntza.
- Generoaren inguruko prestakuntza eta/edo sentsibilitatea.
- Prozesu parte-hartzaileetan prestakuntza eta/edo esperientzia eta ekintza parte-hartzaileetan ikerketa metodologiak erabiltzea; eztabaida-guneak, talde-dinamikako guneak, eta halakoak ahalbidetu.
- Talde-lanerako gaitasuna, bai eta antolakuntzarako, ekiteko eta sortzeko gaitasuna ere.
- Proiektuak kudeatzeko gaitasuna.
- Komunikatzeko gaitasuna.
- Informatika-tresnak erabiltzea.
- MENDIALDEA eskualdea ezagutzea baloratuko da.
- Nekazaritzako elikagaien eta laguntza-esparruen ezagutza baloratuko da.
- Merkaturatzeko estrategien eta marketinaren inguruko ezagutza baloratuko da.
LANPOSTUAREN BALDINTZAK
- Ordutegia
- Kokapen fisikoa. Arreta finkoa beste leku batzuetan.
- Jarraipen-batzordea eratu. Antolamendua / Koordinazioa.