Mugalur: Mugaldetik Lurraldea 2024-02-15T12:27:51+00:00
MUGALURen helburua da tokiko biztanleekiko mugaren errealitateko bizipenei buruzko hausnarketa bultzatzea, trukerako guneak sortuz, baina baita mugaz gaindikoak lurralde bakoitzaren garapenari egiten dion ekarpena lantzea ere.Mugaz-gaindiko errealitatearen ikuspegia baita mendiarekiko ikuspegia kurutzatuz, MUGALURen helburua da mugaldeko eta mugaz-gaindikoaren errealitatea lurraldeen eta proiektu dinamiken baitara ekartzea , garapen baliabide bezala kontsideratuz.
Hurbileko mugaz-gaindiko lurraldeen eskalan oinarrituz, MUGALURekerakutsi nahi du material imaterial horrek ibarren arteko lankidetza ber-dinamizatzeko gaitasuna duela.
MUGALURek Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen finantza-laguntza du, eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren, Cederna Garalur elkartearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) lankidetza du.

 

Zein helburu?

Euskal herriko mugaz-gaindiko errealitateaz jakintza etaezagutzak metatu ikuspegi zabal baten garatzeko: herritar diagnostiko baten egitea mapen bidez -geografikoak bainan erementalak- lekukotasun eta kondaketen bideo muntaketak…

Mugaz-gaindiko trukaketa espazio baten sortzea, ideien laborategi bat mugaz-gaindiko jendarte zibila mobilizatzen duena,batez ere gazteria: biharko nahi ditugun mugaz-gaindiko trukaketen lekuko lurraldeak pentsatu eta imaginatu.

Lurraldeko proiektuentzat, mugaz-gaindikoaren garapengaitasuna ezagutu eta gauzatu.

Garatu beharreko ekintzak

Tailer parte-hartzaileak

9 mugaz-gaindiko tailer parte-hartzaile antolatukodira 2023ko iraila eta 2024ko ekainaren artean.

Tailer bakotxera, aitzinetik definitu mugaz-gaindiko eremu bateko jendarte zibileko eragileak gonbidatuko dira. Naturalki badiren harremanei kasu eginen da: harreman historikoak, bizipenak,harreman humanoak, ekonomikoak baita familiakoak, eremu baten bereganatze sendimenduak sortu diren lekuak.

Mapen bidez lan eginen da parte hartzaileekin gaurko mugaz-gaindiko praktikak erakusteko eta gaurko Euskal-herriko mugaz-gaindiko errealitateen diagnostiko herrikoia eginen da.

Mugaz-gaindikoaren erronketaz solastatuko da baita mugaz-gaindikoaz lekuko lurraldeko desafioei erantzuteko baliabide bezala harturik, Trukaketa horiek
geroari buruzko eztabaidara eramanen dute:zein mugaz-gaindiko mota nahi ote dugu?

Artista bat gonbidatuko da tailer bakoitzera lurraldea kondatzen duen sorkuntza baten proposatzeko, tailerreko solasetatik abiaturik.

Bideo erreportaien bidez, mugaz-gaindiko biziari atxikimenduak eta horren transmisioa aipatuko dira.

Ikerketa mintegiak

Bi ikerketa mintegi antolatuko dira UPV-EHUn 2024ko urtarrilean eta ekainean, mugaren inguruko ikerketetan berezituak diren ikerleekin. Horien bidez, erronka zenbait aipatuko dira eta Euskal Herriko mugaren inguruko errealitatea hobeki ulertzeko gakoak izango ditugu.

Bilduma momentua

Urteko azken momentu baten bidez, bilduma
egiteko parada izanen dugu, urtean zeharbildu datu guziak aurkezteko gisan.

Hurrengo ekitaldiak

  • Martxoak 1, ostirala. Bera, 19:00etan. Beralandeta aretoa: Bortziriak, Xareta, Askaine, Urruña eta Biriatuko biztanleak.
  • Martxoak 2, larunbata. Sare, 10:30ean. Lur Berri aretoa: Xareta, Ezpeleta, Azkaine, Urruña, Biriatu eta Bortzirietako biztanleak.
  • Apirilak 11, osteguna. Hendaia, 19:00etan. Borderline Fabrika: Txingudiko egoiliarrak.
  • Apirilak 13, larunbata. Amaiur, 10:30. Baigorri, Baztan, Bidarrai eta Itsasuko biztanleak.

Edozein ekitalditarako izena ematea