Eraketa instituzionala Cederna Garalur Elkarteko gobernu-organoak 2020-01-09T08:19:42+00:00

Elkartearen gobernu-organoak dira:

  • Batzar Nagusia
    Elkartearen kide anitzeko organo subirano eta gorena da. Elkartearen kide guztiek osatzen dute, eta berari dagokio Elkartearen dokumentu organiko garrantzitsuak onartzea, baita afera garrantzitsuenak lantzea ere.
  • Zuzendaritza Batzordea
    Elkartearen gobernu, kudeaketa, administrazio eta ordezkapenerako kide anitzeko organoa da, eta entitate honetan dauden talde sektorialetako ordezkariek osatzen dute, honela banaturik: 14 eskualde eta toki-erakundeetako ordezkari, eta 9 batzordekide, elkarte honetako toki-entitate esanguratsuenen ordezkariak.
  • Batzorde Betearazlea
    Batzorde Betearazlea bazkideek edo elkartearen lan esparruko beste pertsona batzuek Elkarteari aurkeztutako proiektuak sustatzen, aztertzen, irizpena ematen, erabakitzen eta bideratzen dituen organoa da, eta honela dago osaturik; toki-entitateetako sei ordezkari, eta zazpi entitate sektorialetakoak, lehendakaria eta lehendakariordea.
  • Lehendakaria
    Lehendakaria elkartearen organo betearazlea da, Elkartearen ordezkapen legala du, kide anitzeko aginte-organoak, eta administrazio eta kudeaketa organoak deitzen ditu eta horien buru da; halaber, horien guztien erabakiak betetzen ditu.