Banda zabaleko lantaldearen emaitzetako bat da dokumentu hau. Lantaldea Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak sustatu du.
Gidak Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeen eten digitala gainditzen lagunduko duen tresna izan nahi du.
Gidak hamaika kapitulu ditu, bi zatitan banaturik:
- Lehen kapituluak herritarrei, oro har, bideratuta daude, eta banda zabalari eta konektibitateari buruzko kontsulta ohikoenak laburbilduta eta modu didaktikoan azaltzen dituzte; besteak beste, banda zabaleko sare-motak, horien gaitasuna eta jasan ditzaketen zerbitzuak, baita edukiak Internet bidez banatzeko merkataritza-ereduak ere.
- Bigarren zatia toki-erakundeei bideratuta dago. Horretan, telekomunikazio-sare baten kudeaketa-ereduak eta sareak hedatzeko eskualdeetako eta nazioko planak azaltzen dira. Azken kapituluek banda zabaleko telekomunikazio-sareak hedatzeari buruz indarrean dagoen legeriaren alderdi garrantzitsuenak jasotzen dituzte.
Cederna Garalur Elkartearen iritziz, dokumentu bizia da; ekarpen berriekin eta Telekomunikazioen Lege Orokor berriaren berrikuntzekin eguneratuko da (legearen aurreproiektua izapidetze-fasean dago).
Dokumentu hau Nafarroako Gobernuaren 2020-2024 aldirako Banda Zabalaren Planaren aurkezpenarekin batera eman da argitara