1,5 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarako deia egin da, Nafarroako Mendialdean garapenerako proiektuak lantzeko

Apirilaren 3an argitara eman ziren NAOn Nafarroako Mendialderako 2013. urteko landa-garapenerako diru-laguntzen deialdiaren aldaketak, 2014. eta 2015. urteetan gauzatuko diren proiektuetarako.

Denetara, deialdi horrek 1,5 milioi euro ditu aurrekontuan, proiektu produktiboetarako (732.665,14 euro) eta ‘ez-produktiboetarako‘ (797.003,44 euro). Diru-laguntza horiek honako hauentzat dira: enpresa batek edo gehiagok eratutako enpresentzat; merkataritza-sozietateentzat; eraldaketarako nekazaritza-sozietateentzat; kooperatibentzat; lan-sozietate anonimoentzat; tokiko erakunde publikoentzat (kontzejuak, udalak, udalaz gaindikoak); eta izaera juridikoa aitortua duten bestelako erakundeentzat: fundazioak, elkarteak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritza erakunde profesionalak, eta abar.

Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 10ean bukatuko da.

Laguntza horiek Landa Garapenerako LGP 2007-2013 programako 4. Leader ardatzak finantzatzen ditu: % 55 landa-garapenerako Europako nekazaritza-funtsak (LGENF), eta % 45 Nafarroako Gobernuak.

Por | 2013-04-12T11:36:50+00:00 abril 12th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en 1,5 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarako deia egin da, Nafarroako Mendialdean garapenerako proiektuak lantzeko