Cederna Garalur Elkarteak teknikari bat kontratatu nahi du komunikazio-arlorako

“Landa herriak bizirik” proiektuan jasotako ekintzak garatzea koordinatuko du, eta, horrez gain, Cederna Garalur Elkartearentzat komunikazio eta marketin digitaleko estrategia bat sortuko du.

Lanpostu huts hori lortzeko gutxieneko betekizunak honako hauek dira:

  • Lizentzia, gradua edo baliokidea izatea Kazetaritzan, Komunikazio digitalean, Marketinean eta Publizitatean edo antzeko ikasketak.
  • Euskalduna izatea, C1 maila egiaztagarriarekin edo baliokidearekin.
  • B1 gidabaimena izatea eta norberaren ibilgailua izatea.

Honako hauei buruzko ezagutzak baloratuko dira: diseinu grafikoa, argazki- eta bideo-edizioa, edukiak sortzea, web-diseinua eta -kudeaketa, community management, marketin digitala, eta hizkuntza inklusiboa eta genero-ikuspegia izatea.

Lanaldi partzialeko kontratua izanen da, 14 hilabetez, 2025eko abuztura arte.

Interesdunek beren CVak eta titulazio profesionalen eta hizkuntzen titulazioen kopia konpultsatuak info@cederna.es helbidera bidal ditzakete. Mezuaren izenburua “Pueblos vivos y activos-Landa herriak bizirik” izanen da.

Epea 2024ko apirilaren 5an, 14:00etan, akituko da.  Lanpostu horri eta prozesuari buruzko kontsultak ljamar@cederna.es helbidean egin ahal izanen dira.

JAITSI:

Por | 2024-03-26T10:30:53+00:00 marzo 26th, 2024|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak teknikari bat kontratatu nahi du komunikazio-arlorako