Nahi al duzu energia-trantsizioan lan egin Mendialdean?

Nasuvinsa langile bila dabil Nafarroako lurralde osoan banatuta egonen diren Eraldaketa Komunitarioko Bulegoetarako (EKB): Iruñerria, Sakana, Estellerria, Erribera, Mendialdea eta Nafarroako Erdialdea.

Gune horietatik autokontsumo partekatua eta energia-komunitateak sortzea bultzatu nahi da, bai landa-eremuan, bai hiri-eremuan, pertsonei gizarte jasangarriago, solidarioago eta bidezkoago baterantz laguntzeko.

Horrela, lurralde bakoitzean, EKBen eginkizuna izanen da autokontsumoko proiektuak eta energia-komunitateak sustatzen dituztenei laguntza eta aholkuak ematea, ibili beharreko bide hori errazagoa izan dadin eta horiek eratzen eta inplementatzen jarrai dezaten.

Nasuvinsak hainbat lan-eskaintza jarri ditu abian, EKBetako lanpostuak betetze aldera. Zehazki, honako hauen bila dabil:

  • Ingeniaritzako, Arkitekturako, Ingurumen Zientzietako edo antzeko unibertsitate-prestakuntzako profil profesionala duten pertsonak.
  • Energiaren arloan 2 urteko esperientzia izatea baloratuko da: energia-komunitateak, autokontsumoa, merkatu elektrikoa, energia-efizientzia, energia berriztagarriak.
  • Herritarrei arreta ematea baloragarria: hartu-emana herritarrekin eta/edo toki-erakundeekin.
  • Lurralde-animazioaren eta -dinamizazioaren eta/edo parte-hartze publikoaren arloan prestakuntza teknikoa edo graduondokoa izatea baloratuko da.

Trukean honako hau eskaintzen du:

  • Lanaldi osoa.
  • Aldi baterako lan-kontratua, kontratu mugagabe bihurtzeko aukerarekin.
  • Lana toki-erakundeei, herritarrei eta enpresa txikiei eta ertainei laguntzea izanen da, horien energia-subiranotasuna indartzeko.

Landa-ingurunean lan egitea interesatzen bazaizu, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean lagunduz, prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Argibide gehiago: www.vikena.es

Por | 2024-04-08T07:00:38+00:00 abril 8th, 2024|Albisteak|Comentarios desactivados en Nahi al duzu energia-trantsizioan lan egin Mendialdean?