- Lantegiak doakoak izanen dira eta Arbizu, Auritz, Doneztebe, Izize, Lekunberri, Irunberri, Otsagabia, Zangoza eta Zubirin izanen dira.
- Hiruhileko honetan nabarmentzekoa da turismo-sektorera bideratutako 6 ikastaro, bezeroei arreta egiteari buruzkoak.
Cederna Garalur Elkarteak 15 ikastaro programatu ditu azken hiru hilabeterako, enpresei eta ekintzaileei bideratuta. Dohainik izanen diren ikastaro horiek gehienez 4 orduko iraupena izanen dute, eta Arbizu, Auritz, Doneztebe, Izize, Lekunberri, Irunberri, Otsagabia, Zangoza eta Zubirin izanen dira.
Berrikuntza gisa, turismo-sektorera bideratutako 6 lantegi nabarmendu behar ditugu, bezeroekiko arreta-zerbitzuari buruzkoak. Lantegiak Arbizu, Lekunberri, Auritz, Doneztebe, Otsagabia eta Irunberrin izanen dira.
Halaber, ziurtagiri digitalari eta ogasunarekiko izapideen kudeaketari eta ogasunarekikoak betetzeko dokumentazioa antolatzeari buruzko lantegiak emanen dira; Zubiri, Lekunberri, Izize eta Zangozan. Prestakuntza-ekintzei amaiera emateko, elkarteak aurrez lantegietan parte hartu duten pertsonentzat tutoretza-saio pertsonalizatua programatu du Antsoainen duen egoitzan, abendurako.
Elkarteak bere web-orrialdean harremanetarako kontaktuak jarri ditu prestakuntza-ekintza horietan izena emateko.
Prestakuntza-programa hau Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren babesa dauka, Innova Social programaren bidez.
Argibide gehiagorako:
- Oskia Lazkoz. Enpresa-arloko teknikaria. Telefonoa: Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es