Cederna Garalur Elkarteak banku elektronikoari eta online bidezko administrazio-izapideei buruzko lau lantegi digital programatu ditu, herritarrei bideratuta.

“Landa Nafarroa lotu” lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak alfabetatze digitaleko lau lantegi berri programatu ditu urrirako, herritarrei bideratuta. Lantegiak Zangozan, Elizondon, Lekunberrin eta Irunberrin izanen dira.

Cederna Garalur Elkarteak alfabetatze digitalari buruzko doako jardueren ziklo berri bat antolatu du herritarrei bideratuta.

Administrazioarekiko izapideei buruzko lehen bi lantegiak urriaren 16an, Zangozako Kultur Etxean, 9:00etatik 14:30era, eta urriaren 17an, Elizondoko Arizkunenean, 10:00etatik 13:30era, izanen dira. Bi kasuetan, ziurtagiri digitala nola erabili praktikatuko da Internet bidez administrazioarekin izapideak egiteko.

Bestalde, urriaren 18an eta 19an banku elektronikoari eta online erosketei buruzko lantegi bat landuko da Lekunberriko Plazaolan eta Irunberriko Erretiratuen Elkartean. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izanen da.

Izena emateko epea zabalik da, 607678745 edo 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta nahiz raldaz@cederna.es posta elektronikora mezua bidalita. Halaber, Elkarteak formulario bat prestatu du bere webgunean: http://www.cederna.eu/eus/.

Jarduera horiek “Landa Nafarroa lotu” lankidetza-proiektuaren ekintzen parte dira, eta Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Erdialdea erakundeek parte hartzen dute. “Landa Nafarroa lotu” Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.

Argibide gehiago:

  • Raquel Aldaz. Proiektuetako teknikaria. : 607678745. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
Por | 2023-09-27T12:07:27+00:00 septiembre 27th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak banku elektronikoari eta online bidezko administrazio-izapideei buruzko lau lantegi digital programatu ditu, herritarrei bideratuta.