50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Cederna Garalur Elkarteak azaroaren 3a, 5a eta 9a bitartean berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko online antolatutako prestakuntza-lantegian. Elkarteak hainbat saio jarri zituen interesdunen eskura zenbait egun eta ordutan, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, bertaratzea errazte aldera.
Zehazki, 52 lagunek parte hartu dute (45 emakume eta 7 gizon), Nafarroako Mendialdeko 32 erakunderen ordezkariak: 16 udal, 5 oinarrizko gizarte-zerbitzu eta osasun-zentro, 2 ikastetxe, turismo-bulego 1 eta 8 hiritar-elkarte.
Saioen moderatzailea Murgibe enpresa izan da. Bertaratutakoen parte-hartze aktiboa bultzatzen du, eztabaida sustatuko duten adibide praktikoak eta gertukoak azalduz.
Hitzaldiak (bi ordukoa) gaur gizarte garaikideetan oraindik ere errotuta dauden portaera sexistak eta mikromatxismoa agerian jarri ditu; izan ere, gizarte-harreman hurbilenetako desberdintasun-egoerekin batera, horiek dira genero-indarkeriaren zergatia. Saioaren bigarren zatian, genero-indarkeria motak, genero-indarkeriaren zikloa eta nola prebenitu daitekeen identifikatu dira.
Prestakuntza-ekintza hori emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuen deialdian txertatzen da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako «Kontziliaziorako Tokiko Itunak» programaren barruan diruz lagundua.
Informazio gehiago:
- Raquel Aldaz. Cederna Garalur Elkarteko teknikaria. : 607678745. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es