- Aurkeztutako proiektuetatik 16 ekoizpenekoak dira eta 46 ez-ekoizpenekoak.
- Emandako laguntza 1,4 M €-tik gorakoa izanen da, eta 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuko da batera.
Tokiko garapenerako 62 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen Nafarroako Mendialdeko 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bosgarren eta azken deialdira. Emakida-fasea gainditu ondoren, hautatutako proiektuek 1,4 M €-tik zertxobait gehiagoko laguntza globala jasoko dute.
Proiektu guztien artean, ia % 26 Nafarroako Mendialdeko enpresenak dira, eta % 74, hau da, 46 proiektu, toki-erakundeenak eta elkarteenak dira, helburua nagusia izanik Nafarroako Mendialdeko zerbitzu publikoen sarea hobetzea. Guztira, ekimen guztien hasierako inbertsioa 7 milioi eurotik gorakoa da.
Hauxe izan da Nafarroako Mendialdeko LGParen 2014-2020 aldiko azken deialdia. Elkarteak hurrengo deialdia 2023aren hasieran argitaratzea espero du, 2024-2027 Tokiko Garapenerako Estrategia onartu ondoren.
Nafarroako Mendialdeko Landa Garapenerako Programa Nafarroako Gobernuak eta EBko LGENF funtsek finantzatzen dute batera, 2014-2020 aldirako Nafarroako LGPko 19.02 “LEADER” neurriaren bidez.
Argibide gehiagorako:
- Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. : 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es
- Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es