Irunberriko Sierra de Leyre BHI institutuak lanbide-heziketa duala ezarriko du

Ikastetxea, San Adriango Ega BHI lanbide-heziketako ikastetxearekin batera aukeratu dute PIA2 proiektuaren fase pilotuan parte hartzeko.

(Iturria: Nafarroako Gobernua)

2012ko urrian hasi eta 2014ko irailera arte iraunen duen proiektu honen helburua da proiektuen kudeaketan oinarritutako irakaskuntza-metodoa Nafarroako lanbide-heziketako sistemara besterentzea eta egokitzea. Aipatu metodoa Alemaniako lanbide-heziketa dualeko sisteman erabiltzen da, Bremeneko Unibertsitateak garatua.

Ekainerako aurreikusita dago metodologia hori egokitzea. Curriculum-programa eta ikasmaterialak egokituko dira, Nafarroako lanbide-heziketako bi ikastetxetan (Ega BHI eta Sierra de Leyre BHI lanbide-heziketako ikastetxeak) esperientzia pilotu gisa ezartze aldera.

Horrez gain, aipatu ikastetxeetako irakasleentzako prestakuntza-plan bat, metodologia berrian oinarritua, gehituko da, eta bi prestakuntza-ekintza landuko dira ekainean eta irailean, irailetik aitzin eta 2013-2014 ikasturtean bi esperientzia pilotuak ezartzeari begira.

Europako partzuergo bat ari da garatzen PIA2 proiektua. Horren burua eta koordinatzailea Bremengo Unibertsitateko (Alemania) Institut Technik und Bildung institutua da, eta Nafarroako bi erakundek (Iturbrok, SL eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta hiru hezkuntza-erakundek (Montpellier 3 Paul Valéry Unibertsitatea -Frantzia-, EUROYOUTH Portugal -Lisboa, Portugal-, eta Training 2000 -Italia-) hartzen dute parte. Proiektuak Europar Batasunaren babesa du, ‘Leonardo da Vinci’ ikaskuntza iraunkorrerako programa europarraren barnean.

Nafarroan aditu-talde bat sortu da, lanbide-heziketaren metodologia ezartzeko jarraipena egiteko. Aipatu lantaldea honako hauek osatzen dute: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek, Iturbrok SLk, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, MODERNA Fundazioak, CEDERNA GARALUR Elkarteak eta Ega BHI (San Adrian) eta Sierra de Leyre BHI (Irunberri) Lanbide Heziketako ikastetxeek.

Lantaldea honako hauek osatzen dute: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek, Iturbrok SLk, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, MODERNA Fundazioak, CEDERNA GARALUR Elkarteak eta Ega BHI (San Adrian) eta Sierra de Leyre BHI (Irunberri) Lanbide Heziketako ikastetxeek.

Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako Mendialdeko Landa Garapenerako zentro gisa, enpresa txikiek proiektuak kudeatze eta garatze arloetan dituzten gaitasun-eskaeren berri emanen du, eta ikasmaterialen egokitzapena ebaluatzen lagunduko du:

  • PIA2 proiektuaren nazioz haraindiko eta eskualde-mailako topaketetan parte hartuz.
  • Garapen-agentzien sarea eta enpresei bideratutako zerbitzu-zentroak eskainiz, proiektuaren, izandako aurrerapenen eta emaitzen berri emateko, proiektua kapitalizatze aldera.
  • Ikasmaterialen egokitzapenaren ebaluazioan lagunduz.
  • Enpresa txikiek proiektuak kudeatze- eta garatze-arloetan dituzten gaitasun-eskaeren ikuspegia emanez.
  • Erakundeak enpresa txikiekin eta ekintzaileekin egindako lanean jasotako ikuspegia eta esperientzia ekarriz.
  • Enpresa-proiektuak (enpresa-ekimena) garatzera bideratutako proiektuak kudeatzeko metodoaren egokitzapena eta aplikazioa aztertuz, eta metodoa enpresatan sartuz, proiektuak garatze aldera.

Argibide gehiagorako:

  • MODERNA Fundazioak: www.modernanavarra.com
  • Cederna Garalur Elkartea: Irene Gastaminza. Enpresak eta sustatzaileak. Tlfnoa: 696 539 810. Posta Electronika: igastaminza@cederna.es

 

 

 

Por | 2013-05-17T12:02:39+00:00 mayo 17th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Irunberriko Sierra de Leyre BHI institutuak lanbide-heziketa duala ezarriko du